54/2015 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zenbait eskumenen erabilera Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren, Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendariaren eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko buruaren esku uzten duena, eta, zenbait kontratu formalizatzeko sinadura, berriz, departamentuko beste organo batzuen esku.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 16ko 149/2011 Foru Aginduaren bidez Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak berezko dituen eskumenak departamentu horretako zuzendari nagusien eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko buruaren esku utzi ziren. Abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuaren bidez, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organiko orokorra ezarri zen; horregatik bidezkoa da foru agindu berri bat ematea, eskumenen eskuordetza egokitzeko gaur egun dagoen egitura organikora.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluak xedatzen dutenez, kontseilarien berezko eskumenak maila bereko edo beheragoko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuen esku uzten ahalko dira, organo horiek mendetasun-lotura hierarkikorik ez izan arren, salbu eta kontrakoa agintzen duen xedapenik bada. Halaber, ezartzen dute zeintzuk diren beste baten esku utzi ezin diren arloak, bai eta eskuordetza horren araubide juridikoa ere.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 40. artikuluak xedatzen du kontseilariek beren mendeko administrazio organoen titularren esku uzten ahal dutela ebazpen eta egintza administratiboen sinadura.

Legezko agindu horiekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren esku uztea, bere eskumenen esparruaren barnean, indarreko araudiak ematen dizkidan honako eskumen hauen erabilera:

    1. Zehapenei buruzko administrazio espedienteen ebazpena eta ondare erantzukizunekoak.

    2. Gastuak egiteko baimenak eman eta xedatzea, ordaintzeko beharrak onartzea eta aurrekontuak aldatzea.

    3. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 36.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontratuen gainean dagozkidan ahalmenak, salbu eta Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Ataleko buruari esleitutakoak, obra, hornidura eta laguntza kontratuak formalizatzekoak, eta, aipatutako legearen 37.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuaren baimena behar duten kontratuak sinatzekoak.

  2. Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Ataleko buruaren esku uztea obra kontratuak formalizatzeko sinadura, obrak ondarearen arlokoak eta Ondarearen Zerbitzuaren eskumenekoak diren kasuetan.

  3. Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Ataleko buruaren, Erosketa Bulegoko buruaren eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR