530E/2017 FORU AGINDUA, uztailaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Genetika Medikoaren Zerbitzuaren egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak, 2. artikuluan, aditzera ematen du erakunde autonomo honen osasun laguntzako egitura dagokion mailako araudiko xedapenen bidez ezarriko dela.

Bestalde, foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du zerbitzu asistentzialak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasun Departamentuko titularraren foru aginduen bidez ezarriko direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten zerbitzu, atal eta unitateen izenak egokitu ziren, harik eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zentroetatik zetozenak bateratu arte, horiek baitaude jatorrian. Aipatu 59/2010 foru aginduak Genetika Medikoaren Zerbitzua biltzen du Nafarroako Ospitalegunearen barrenean.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzak txosten bat igorri du. Bertan Genetika eta Genomika Laborategiaren Atala sortzeko eskatu du, laborategiko lana etengabe areagotzen ari baita.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Genetika Medikoaren Zerbitzuaren egitura.

    Nafarroako Ospitaleguneko Genetika Medikoaren Zerbitzuak osasun laguntzako Genetika eta Genomika Laborategiaren Atala hartzen du barne.

  2. artikulua. Eginkizunak.

    Osasun laguntzako Genetika eta Genomika Laborategiaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Zerbitzuaren titularrarekin batera analisi genetikoen zerbitzuen zorroa definitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren lehentasunen eta egitasmoen arabera.

    2. Nafarroako Ospitalegunetik, García Orcoyen Ospitaletik, Reina Sofía Ospitaletik eta Nafarroako osasun etxeetatik datozen analisi genetikoen eskaeren prozesua koordinatzea, baita haiek historia kliniko informatizatuan aplikatzeko prozesua ere.

    3. Genetika Zerbitzuaren barrenean lagin biologikoak jasotzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR