53/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, baimena ematen duena Osasun Zuzendaritza Nagusiak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egiteko, hain zuzen ere, toki entitateentzako diru-laguntzak deitu eta emateko, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauza ditzaten.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2018ko ekitaldirako Nafarroako gastuen aurrekontuan, honako partida hauek daude:

–Osasun Departamentua:

520001-51200-4609-313905, “Diru-laguntzak, zahartze aktibo eta osasungarrirako estrategiarako (Agenda 21)”, 40.000 euroko kredituarekin. 520001-51200-7609-313900, “Diru-laguntzak, zahartze aktiboko estrategiako udal entitateen ekipamendurako (Agenda 21)”, 250.000 euroko kredituarekin. –Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua:

740007 74700 4609 456202, “Toki Entitateentzako diru-laguntza, Nels sareko ingurumen proiektuetarako”, 40.000 euroko kredituarekin. 740007 74700 7609 456200, “Toki Entitateentzako diru-laguntza, Nels sareko ingurumen proiektuetarako”, 100.000 euroko kredituarekin. 2002an Nafarroako Toki Entitateen Jasangarritasunerako Sarea eratu zen (Nels sarea) irailaren 19ko 1422/2002 Foru Aginduaren bidez, ordura arte Foru Komunitateko Tokiko Agenda 21 programan parte hartzen zuten 24 entitate eta mankomunitateak barne hartuz.

Tokiko Agenda 21 da udalerri baten edo udalerri batasun baten plangintza estrategikoaren prozesu bat, haren garapena bideratu nahi duena jasangarritasun ekonomikora, sozialera eta ingurumenekora, helburuak udal agintarien eta herritarren arteko akordioaren bitartez zehaztuta.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak aipatzen du Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalaren eskumen eremua. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren mende dago aipatu atala. Haren eskumenen artean dago Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintzako Planak garatzeko laguntza ematea.

Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 132/2015 Foru Dekretuaren 8.v) artikuluak Osasuneko zuzendari nagusiari eskumena esleitzen dio prestakuntzaren eta ikerketaren arloetako laguntzak, hitzarmenak eta diru-laguntzak deitzeko, emateko eta kudeatzeko, betiere osasunarekin loturik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39.1 artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko organoek ahalmena dute beste organo batzuei emateko beren eskumeneko lan materialak, teknikoak edo zerbitzuak egiteko ardura, dela eraginkorragoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, hurrengo apartatuetan xedatutakoari jarraituz. Aipatutako 39. artikuluko 3. apartatuan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR