53/2016 FORU DEKRETUA, abuztuaren 31koa, “Aragoi ibaiaren erdiko tartea” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, haren kudeaketa plana eta “Campo Allendeko ibarbasoa” lekune naturalarena (EN-5) onetsi eta “Kaparreta” natura-erreserba (RN-26) erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea eguneratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Aragoi ibaiaren erdiko tartea izeneko gunea Nafarroako ekialdeko muturrean dago, Esako, Xabierko, Ledeako, Rocaforteko, Zangozako, Kasedako, Oibarko, Galipentzuko, Uxueko, Murillo el Frutoko eta Zarrakazteluko udal mugapeetan. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren habitat naturalak eta basa flora eta fauna; gainera, zenbait kasutan horiek galzorian daude haien banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.

Habitat natural edo espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazgarriak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi behar dituzte leku bakoitzean dauden habitat natural motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Nafarroako Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Aragoi ibaiaren erdiko tartea” izeneko ES2200013 gunea dago.

Batasunaren Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira, Batasunaren Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren habitat naturalak eta espezieen populazioak kontserbazio egoera onean mantentzeko, edo egoera hori berrezartzeko.

2006ko uztailaren 19ko 2006/613/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko mediterraneoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.

“Aragoi ibaiaren erdiko tartea” gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, hortaz, bertan jaso dira leku horretan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Nafarroako Gobernuak 1996ko irailaren 16an hartutako Erabakiaren arabera, Kaparreta natura-erreserba (RN-26) Hegaztien Babesgune Berezia da (B-151 HBB).

Uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren bidez, “Kaparreta” natura-erreserba (RN-26) erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea onetsi zen, besteak beste. Natura Sareko gunea kudeatzeko plana prestatzeko prozesuan, ikusi da plan zuzentzaile hori eguneratu behar dela. 230/1998 Foru Dekretuak 2. artikuluan ezartzen badu ere erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileen indarraldia mugagabea izanen dela, Nafarroako naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 20.2 artikuluan adierazten denez, erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileetako arauek izanen dute indarraldi mugagabea, eta halaxe ezarri da kudeaketa plan honetan, foru dekretu honen azken xedapenetako lehenarekin bat.

Martxoaren 16ko 72/1989 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako lurraldeko zenbait natur lekune naturgune deklaratu ziren, besteak beste, Campo Allendeko ibarbasoaren gunea (EN-5).

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen arabera, natur lekuneen erabilera eta kudeaketa kasuan kasuko plan zuzentzaileetan xedatzen denaren araberakoak izanen dira. “Campo Allende ibarbasoa” natur lekuneak (EN-5), gaur den egunean, ez du erabilera eta kudeaketarako plan zuzentzailerik.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 31ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea hauxe da:

  2. ES2200030 Batasunaren Garrantzizko Lekua, “Aragoi ibaiaren erdiko tartea” izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

  3. Kudeaketa plana onestea “Aragoi ibaiaren erdiko tartea” izeneko ES2200030 Kontserbazio Bereziko Eremurako, “Kaparreta” izeneko B-151 Hegaztien Babesgune Berezirako eta “Campo Allende ibarbasoa” izeneko EN-5 Natur Lekunerako. Foru dekretu honi erantsi zaio plana.

  4. “Kaparreta” natura-erreserba (RN-26) erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea eguneratzea, ES2200030 Zainketa Bereziko Eremuaren kudeaketa planarekin bat.

  5. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

    “Aragoi ibaiaren erdiko tartea” izeneko gunea Nafarroako ekialdeko muturrean dago, eta 2.699,75 hektareako azalera dauka.

    Hona hemen haren mugak:

    Aragoi ibiaren eremua, Esako urtegitik Zarrakazteluko herriraino, eta Onsellak Nafarroan duen tartea.

    Campo Allende ibarbasoaren lekune naturala Aragoi ibaian dago, Kasedako udalerrian.

    Uxueko mendilerrotik Aragoira jotzen duten erreka-zuloen sarea, Galipentzuko eta Uxueko udalerrietan. Eskuinaldean, zehazki, Aldamara, Lerbeltz, Lakumulatu, Lezkairu eta Dorrondiaga erreka-zuloak, eta, ezkerraldean, berriz, Valdarras erreka-zuloa.

    Alorren, larreen, sastraken eta baso mediterraneoen mosaiko bat, Capaburros eta Aurino Alto alderdietan Uxuen, eta Zabaleta, Aurino Bajo eta Barranco de Ibón alderdietan Galipentzun.

    Galipentzuko Kaparreta natura-erreserbak bat egiten du izen bereko Hegaztien Babesgune Bereziarekin.

    Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala planean berean jaso den kartografiak ezarri du.

    Nafarroako Onura Publikoko Mendien (OPM) Katalogoa onetsi zuen Nafarroako Gobernu Zibilaren 1912ko maiatzaren 14ko Zirkularraren arabera, eremu horrek 106., 107.,191. eta 678. OPMak ukitzen ditu.

  6. artikulua. Zuzendaritza Batzordea.

  7. Zuzendaritza Batzorde bat sortzen da “Aragoi ibaiaren erdiko tartea” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsultarako eta partaidetzarako organoa izateko asmoz. Kudeaketa Planaren aplikazio esparruko eragileek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.

  8. Zuzendaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

    2. Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

    3. Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

    4. Foru Komunitateko Administrazioari jakinaraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

    5. Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

    6. Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria gaitzea.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europar Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Lotutako araudia.

  9. “Kaparreta” natura-erreserbari dagokionez (RN-26), oso-osorik “Aragoi ibarraren erdiko tartea” izeneko lekuan sartutako espazioa baita, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera arautuko da.

  10. Campo Allendeko ibarbasoa lekune naturalari dagokionez (EN-5), guztiz “Aragoi ibaiaren erdiko tartean” lekuan sartutako espazioa baita, bete beharko da Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako lurraldeko zenbait lekune natural naturagune deklaratzen dituen martxoaren 16ko 72/1989 Foru Dekretuan ezarritakoa.

  11. Leku honen barrenean, onura publikoko mendi gisa katalogatutako eremuan, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

    XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–“Kaparreta” natura-erreserba erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea (230/1998 Foru Dekretuan ezarria) partez indargabetzea.

    Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoa indargabetzen da, Kaparreta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR