52/2018 FORU DEKRETUA, uztailaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileen 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak 19. artikuluan xedatzen duenez, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak lege horretan berean ezarritakoak izanen dira.

Bestalde, aipatu 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan ezartzen da ezen, arlo eta sektore jakin batzuetan, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat finkatzen ahalko dela lanpostu hauek betetzeko: aurrekontu-zuzkidura izanik, 2016ko abenduaren 31tik atzerako hiru urtean edo gehiago aldi baterako kontratuekin eta etenik gabe bete izan diren lanpostuen %90 gehienez. Egonkortze prozesu horiek 2017ko ekitalditik 2019ko ekitaldira bitarte egiten diren lan publikoaren eskaintzetan aplikatuko dira. Prozesu horiek ebaztearen ondorioz, ezin izanen da inola ere ez gastua ez langile kopurua handitu; artikulatuta utzi beharko da prozesu horietan behin betiko beteko direla nahitaez, egiturazkoak izanik, aldi baterako kontratua duten langileekin beteak dauden lanpostuak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako egonkortze-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2018ko lan publikoaren eskaintza partzial hau 635 lanpostukoa dela guztira: 621 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileenak eta 14 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileenak. Lan eskaintza hau 2018ko egonkortze-tasari dagokio, aipatu 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan ezartzen den bezala.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak eta Osasun Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu diote onets dezan 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala, egonkortze-tasari dagokiona, guztira 635 lanpostu biltzen dituena: 14 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileenak eta 621 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileenak.

635 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina diru.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 45 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin dutelarik, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 18ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

    1.1. 2018. urterako, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako. Lan eskaintzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileen 635 lanpostu biltzen ditu, eta Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio.

    1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

    Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

    –Osasun publikoko ikuskatzaileak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 9798, 9799, 67018, 67035 eta 67052 zenbakia dutenak.

    –Erizainak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 66990, 66991, 66994, 70007, 71459 eta 71460 zenbakia dutenak.

    –Laborategiko teknikari espezialistak (LTEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 71463 zenbakia duena.

    –Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 9800 eta 67775 zenbakia dutenak.

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

    Zerbitzu Zentralak.

    –Erizainak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 62038, 66061, 70143 eta 70727 zenbakia dutenak.

    Oinarrizko Osasun Laguntza.

    –OOLTko pediatrak: hemeretzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60185, 60320, 60426, 60459, 60830, 60832, 60891, 65733, 67380, 67844, 68475, 68706, 68892, 69439, 71315, 71317, 71469, 71470 eta 71471 zenbakia dutenak.

    –Ospitalez kanpoko larrialdietako pediatrak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69411 eta 69414 zenbakia dutenak.

    –OOLTko medikuak: hogeita bat lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR