51/2016 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren eginkizunak, osaera eta funtzionamendua arautu ziren.

Gizarte Politiketako kontseilariak maiatzaren 23an emandako 449/2013 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kideak izendatu ziren.

22/2012 Foru Dekretuaren 4. artikuluak Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren osaera arautzen du. Artikulu horren 2. idatz-atalean adierazten da Kontseiluko burua berdintasunaren arloan eskumena duen departamentuko titularra izanen dela. 6. artikuluak, bestalde, adierazten du Kontseiluko buruak eta lehenbiziko buruordeak eginkizun horiek izanen dituztela izendatuak izateko aintzat hartutako karguan segitzen duten bitartean. Azkenik, 7. artikuluak xedatzen du kargualdia bukatzeaz aparteko arrazoiren batengatik sortzen diren hutsuneak kasuan kasuko ordezkoak beteko dituela, eta horren kargualdia bukatuko dela, betiere, gainerako kideena bukatzearekin batera.

Kontuan harturik Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua osatzen duten entitateen ordezkaritzan zenbait aldaketa gertatu direla, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen ordezkaritzan ere, beharrezkoa da Kontseiluaren osaera aldatzea.

Nafarroako emakumeen elkarteen ordezkariei dagozkien lekuei dagokienez, zenbait ordezkarik aurkeztutako ukoa ikusirik, eta kontuan harturik Kontseiluko toki batzuk hutsik daudela, hautagaitzak aurkezteko eta hauteskundeak egiteko prozesu bat egin da haiek betetzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Aipatutako foru dekretuaren 4. artikuluko 3. eta 4. idatz-zatiekin bat, honako hauek izendatzea Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kide:

    –Lehen kontseiluburuordea Mertxe Leránoz Goñi andrea izanen da, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

    –Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren ordezkari gisa, Nerea Álvarez Arruti andrea, Plangintzaren eta Programen zuzendariordea, eta Genoveva Ochando Ortiz andrea, Sustapenaren eta Kudeaketaren zuzendariordea.

    –Iruñeko eta Iruñerriko emakumeen elkarteen ordezkari gisa, postu horiek hutsik baitzeuden: Nekane Merino González andrea, Andrea elkartekoa.

    –Nafarroako Foru Komunitatean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR