504/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ondare Zerbitzuko bulegoen egitura eta eginkizunak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko15/2004 Foru Legearen 24.1 artikuluak xedatzen du zuzendaritza nagusiek honako unitate organiko hauek izan ditzaketela azpian: zerbitzuak, atalak, bulegoak eta ataletatik beherako beste unitate batzuk. Artikulu beraren 4. idatz-zatian ezarri da ezen bulegoak eta ataletik beherako beste unitate organikoak, unitate horiek zein departamentutan sartu behar diren, hango kontseilari titularraren foru agindu bidez sortu, aldatu eta kenduko direla.

Urtarrilaren 16ko 4/2013 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu hori 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. III. kapituluaren 5. idatz-zatian jasotzen dira Ondare Zerbitzuaren egitura eta eginkizunak; egitura horren arabera, zerbitzuaren atalak hirutara murriztu ziren.

Urtarrilaren 16ko 4/2013 Foru Dekretu hori garatu nahian, Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Atalak bere eginkizunei hobeki heltzeko dituen beharrak ikusita, bidezkoa da atalaren egitura aldatzea, bulegoen mailan, hain zuzen.

Ikusirik Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, horren bidez kontseilari bakoitzari esleitzen baitzaio bere departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko ahalmena,

AGINDU DUT:

  1. Laguntza Juridikoaren Bulegoa sortzen da Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Atalari atxikia, eta eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Atalari dagozkion arloetan laguntza juridikoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR