5/2021 FORU LEGE-DEKRETUA, ekainaren 2koa, zerga arloko zenbait neurri onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 5/2021 FORU LEGE-DEKRETUA, ekainaren 2koa, zerga arloko zenbait neurri onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. COVID-19ak eragindako osasun publikoaren larrialdi egoera gertatu zenetik, zeinaren ondorioz Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko pandemia egoera deklaratu baitzuen eta Espainiako lurralde osoan alarma egoera deklaratu baitzen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernua arlo bateko eta besteko neurriak hartuz eta onetsiz joan da, osasun larrialdiak eragindako ondorio larriak arindu nahian.

Neurri horien artean nabarmendu beharrekoak dira zerga arlokoak, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren bidez esleituriko eskumenak erabiliz hartu direnak.

Besteak beste, 7/2020 Foru Legearen bidez, 4/2020 eta 6/2020 foru lege-dekretuen bidez eta 1/2021 Foru Lege-dekretuaren bidez neurri fiskalak onetsi dira, koronabirusaren osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

Pandemiak 2021. urtean izaniko bilakaera dela eta, Nafarroako Gobernuak neurri murrizgarriak hartu behar izan ditu, bereziki ostalaritzari eta jatetxeei eragin dietenak, bai eta bingo eta joko aretoei ere. Hala bada, foru lege-dekretu honen bidez, zerga arloko zenbait neurri berri ezartzen dira, COVID-19ak jarduera ekonomiko jakin batzuen esparruan izandako eraginari aurre egiteko.

2021eko urtarrilaren 1etik maiatzaren 9ra arte –hots, alarma egoera bukatu den egunera arte–, tarteka, batzuetan murrizketak ezarri dira ostalaritzako establezimenduen barnealdean, eta beste batzuetan, barnealdeko zerbitzua ez zen posible; bingo eta joko aretoen kasuan, itxi eta jarduera gelditu behar izan dute.

Nafarroako Foru Komunitatean Jokoaren gaineko Tributuak arautzen dituen abenduaren 28ko 27/2016 Foru Legearen 9.2 artikuluaren arabera B motakoak diren makinak (saria duten jolas-makinak) taberna eta jatetxeen barnealdean egoten dira, bai eta bingo eta joko aretoetan ere, eta, horregatik, ezarritako murrizketek eragina izan dute bezeroek halakoak erabiltzeko garaian. Makina horien ustiapena lotzen zaie 27/2016 Foru Legean jokoari buruz arautzen diren tributuei; arauketa horretan, urteko kuota bat ezartzen da, hiruhilekoko lau ordainketatan banatua.

Azaldu bezala, nabarmen pairatu du jarduerak, eta bidezkoa da, bada, kuota hori...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR