5/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kentzen baita Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Erregistro Orokorreko bulegoko erregistro laguntzailea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 5/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kentzen baita Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Erregistro Orokorreko bulegoko erregistro laguntzailea. Irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren bitartez Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa sortu zen. Ordutik hona estatutuek erregulazio bat baino gehiago izan dituzte. Horietatik azkena azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretua izan zen, zeinak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuan erregistro laguntzailea kentzea proposatu du, erregistro kopuru urriagatik eta 5 solairuko eraikin bateko hirugarren solairuan izanen den bulego batera erakunde autonomoa lekualdatzeak duen eraginagatik.

Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuak ezartzen du Lehendakaritza Departamentuko kontseilariaren eskumena dela Erregistro bulego berriak irekitzea eta ixtea (2.4 artikulua), denak daudelako, eginkizunen aldetik, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren menpe, erregistro bakarra den aldetik.

Horrenbestez, ikusirik Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR