5/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura garatzen duena bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 5/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura garatzen duena bulegoen mailan. ATARIKOA

Urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez ezarri zen Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa; orain, berriz, departamentu horren egitura eta eginkizunak osatu eta egokitu behar dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak behar diren txostenak egin dituzte.

Horregatik, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko kontseilari gisa dagozkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut:

I. KAPITULUA

Xedea eta egitura orokorra

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura eta eginkizunak garatzea bulegoen mailan.

2. artikulua. Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren egituran daude:

–Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa, zuzendaritza nagusi horri atxikita.

3. artikulua. Justizia Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran, atxikipen hauekin:

Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskal Berriaren Zerbitzuan:

–Langileriaren eta Bulego Judizial Berriaren Bulegoa, Justizia Administrazioko Lan Harremanen eta Langileriaren Kudeaketaren Atalari atxikia.

Azpiegitura Judizialen Zerbitzuan:

–Hornidura Bulegoa, zerbitzu horri atxikita.

–Mantentze-lanen Bulegoa, zerbitzu horri atxikita.

–Zerbitzu Orokorren Bulegoa, Informatikako Proiektu eta Sistemen Atalari atxikita.

–Artxibo Judizialaren Bulegoa, Informatikako Proiektu eta Sistemen Atalari atxikita.

Justiziako Gizarte Zerbitzuan:

–Kudeaketa eta Laguntza Administratiborako Bulegoa, zerbitzu horri atxikita.

–Doako Justiziaren Bulegoa, zerbitzu horri atxikita.

–Gizarte Zerbitzuekiko Lankidetza Bulegoa, Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko eta Organo Judizialekin Aritzeko Atalari atxikita.

–Epaitegien arteko Bitartekaritza Bulegoa, Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko eta Organo Judizialekin Aritzeko Atalari atxikita.

II. KAPITULUA

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia

4. artikulua. Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa.

Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

  1. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuarekin lotura duten politika eta programa komunitarioen jarraipena.

  2. Nafarroako Gobernua partaide duten Europako egituren zerrenda eta jarraipena arlo hauetan: migrazioak, asiloa edo aterpea, kulturen arteko elkarbizitza eta arrazakeriaren kontrako borroka.

  3. Harremanak izatea, Europar Batasuneko Gaietarako Nafarroak duen Bulego Iraunkorrarekin eta Nafarroako Gobernuko Europako Ekintzaren, Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuarekin.

  4. Identifikatzea, batetik, lehentasuneko ildoak Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren intereseko gaietan eta, bestetik, proiektuetarako aukerak.

  5. Proposamenak definitu eta prestatzea eta proiektuak dinamizatzea Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren arlo estrategikoetan baliabideak bereganatzeko.

  6. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR