5/2015 FORU LEGEA, martxoaren 5ekoa, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzkoa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAN HIRIGINTZA IRAUNKORRA, HIRI-BERRIKUNTZA ETA HIRIGINTZA-JARDUERA LAGUNTZEKO NEURRIEI BURUZKOA, LURRALDEAREN ANTOLAMENDUARI ETA HIRIGINTZARI BURUZKO ABENDUAREN 20KO 35/2002 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Foru lege honekin, asmoa da zenbait helburu lortzen laguntzea. Batetik, Nafarroako hirigintza-legedia egokitu nahi da Estatuko oinarrizko lege indardunetara, zehazki 2008ko lurzoruaren arlokora (2/2008 Legegintzako Errege-dekretua, ekainaren 20koa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onetsi zuena) eta eraikinen birgaitzeari eta hiri-berroneratze eta –berrikuntzari buruzko 2013kora (8/2013 Legea, ekainaren 26koa, birgaitzeari eta hiri-berroneratze eta -berrikuntzari buruzkoa), baina ez du hori egiten legezko betebehar bat delako, baizik eta hirigintzaren eta lurralde-okupazioaren paradigmaren aldaketa dakarrelako, urtetako lurralde-okupazio hedakor eta espekulatiboaren ondoren; okupazio horrek ekarri zuen, hein batean, pairatu dugun “higiezinen burbuila”.

Horrela, xede dugun hirigintza iraunkorraren eta hiri konpaktuaren eredu berria lortzeko, lurraldearen okupazio arrazionalagoa egin behar da, eta, horretarako, lehentasuna eman behar zaie hiria berritzeko edo berroneratzeko hirigintza-eragiketei, hiri-zabalketako eragiketen gainetik. Horretarako, foru lege honen apustua da jarduketa horiek lurzoru urbanizatuan egitea erraztuko duten tresna eta neurriak ezartzea, lehengo hiri-zabalguneen aukera ia esklusiboa alde batera utzita, zeina oinarritzen baitzen azpiegitura berri eta garestietan eta erabileren segmentazioan, halako moduz non horrek definitzen zuen eredua barreiatze-eredu bat baitzen eta baliabide-kontsumitzailea. Neurri horiek hiri-lurzoruan egitekoak diren hiri-berrikuntzako jarduketen erregulazio berritzaile batean oinarritzen dira, bai eta lurzoru mota horri dagokionez planeamenduan malgutasuna eta udal autonomia nagusitzearen aldeko apustu argian ere. Helburu horren mesedetara jartzen dira lurzoruaren ondare publikoak. Apustu honen bidez, alegia eraikinen birgaitzearen eta hirien berrikuntza eta berroneratzearen alde eginez eta horiek lortzeko neurriak ezartzearen alde eginez, nahi dena da jadanik eraikita dagoen hiri-lurzorua optimizatu, hori baita lurraldea okupatzeko modurik iraunkorrena ikuspuntu ekonomiko, ingurumeneko eta sozialetik, eta, aldi berean, alternatiba bideragarri bat eskaintzen baitu higiezinen sektorea epe laburrean suspertzeko.

Hiri-ekoizpenean egin nahi dugun eredu-aldaketa berri honek bateragarria izan behar du planifikaturik dauden hirigintza-garapen garrantzitsuekin; horietako batzuk, gainera, exekuzio bidean dira. Horiei, izan ere, erantzuna eman beharko zaie, haien kudeaketa eta urbanizazioa erraztuz, ahal den neurrian laguntze aldera egungo krisi ekonomikoa gainditzen, zeren eta jaso ditugun aldaketa guztien ahalegin nagusia bideratuta baitago Nafarroaren berraktibazio ekonomikoari ahal den neurrian laguntzera eta enplegua sortzera eraikuntzaren industria bezalako sektoreetan, zeinek horren premia handia baitute.

Eredu berriaren funtsezko beste alderdi batzuk dira gardentasuna eta parte-hartze soziala. Kolektibitatearentzat eta herritarrentzat hain garrantzitsuak diren erabaki hauetarako parte-hartzeak jendaurreko informazio-aldiez eta alegazioak aurkezteko aldiez haratago joan behar du; erabakiotan, parte-hartze efektiboa eta egiazkoa behar da, prozesu garden, arin eta ezagun baten bidez.

Horrekin batera, prozesu administratiboak sinplifikatzeko eta arrazionalizatzeko neurriak planteatzen dira, hala lurraldearen antolamendurako tresnen izapideei eta onespenari dagokionez, nola hirigintza-planeamenduko tresnen izapideei eta onespenari dagokionez, bai eta eraikuntzako eta lurzoruaren erabilerako egintzei dagokienez ere; horrek ez du esan nahi, halere, aurkeztu beharreko dokumentuak gutxiago izanen direnik, helburua baita planteatzen denaren diseinua eta exekuzioa ahalik eta onena izatea.

Hiri-lurzorua eraldatzeko eta aldatzeko jarduketetan udalek presentzia eta protagonismoa izan dezaten sustatzen da, handituz udalek lurzoru urbanizaezinean esku hartzeko dituzten ahalmenak.

Azkenik, nabarmendu behar da lege erreformaren funtsezko beste elementu bat dela plangintzan garapen iraunkorrari buruzko zehaztapenak sartu izana; hainbat arlori buruzko zehaztapenak: eraginkortasun eta efizientzia energetikoa, hazkunde trinkoa, mugikortasuna, irisgarritasuna eta paisaiaren babesa, besteak beste.

Artikulu bakarra.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen aldaketak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean, ondoren aipatzen diren artikulu, idatz-zati eta xedapenak aldatzen edo gehitzen dira:

Bat. 7. artikuluari beste bi idatz-zati, 3.a eta 4.a, gehitzen zaizkio. Hona horien testua:

“3. Foru lege honen 28.1 artikuluan ezarritako lurralde-antolamenduko tresnek, udal plan orokorrek eta plan bereziek, bai eta urbanizatze berriak planteatzen dituzten planeamendu-aldaketek ere, herritarren partaidetza egiazkoa eta eraginkorra izanen dute, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legeko IV. tituluan jasotako printzipio eta eskubideen arabera; horretarako, herritarrentzako partaidetza-prozesu bat erabiliko da, kontsulta-izaerakoa, tresnaren hasierako onespena baino lehen.

  1. Partaidetza-prozesuak partaidetza-plan bat izanen du tresna, zeinak honakoak izan beharko baititu gutxienez: planeamenduan interesatuta dauden gizarte-eragile eta herritarren identifikazioa; antolamendu-proposamen garrantzitsuenen laburpenak, herritarrek errazago uler ditzaten eta errazago zabal daitezen herritarren artean; bideragarritasun eta iraunkortasun ekonomikoari buruzko oroitidazkia; zabalpenerako eta partaidetzarako metodologia eta tresnak, barne direla bai online parte hartzeko sistemak, bai bilerak etorkizuneko antolamendua eta baloratutako alternatibak azaltzeko; eta, azkenik, gauzatutako partaidetza-prozesuaren konklusio baloratuak”.

    Bi. 8. artikuluko 1. idatz-zatia aldatzen da. Honela gelditzen da idatzita:

    “1. Pertsona guztiek dute administrazio publiko eskudunen esku dagoen lurralde- eta hirigintza-informaziora sartzeko eskubidea, interes jakin bat egiaztatzeko betebeharrik gabe eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 21. artikuluan eta III. tituluan ezarritakoaren arabera”.

    Hiru. 25. artikulua aldatzen da. Honela gelditzen da idatzita:

    “25. artikulua. Kudeaketa-hitzarmenak.

  2. Hirigintza-kudeaketako hitzarmentzat joko dira xedetzat lurralde- edo hirigintza-planeamendua exekutatzeko zehaztasunak eta baldintzak besterik ez dutenak, eta haien betetzetik ezin da planeamendu horren aldaketarik eratorri.

  3. Hirigintza-aprobetxamenduaren esleipenerako legezko betebeharra, zeina udalerriari baitagokio, ordeztu ahalko da, aparteko kasuetan, eskudirutan eginiko ordainketa batekin, teknikari eskudun batek aurrez izenpetutako balorazio baten bidez. Horretarako, hirigintza-hitzarmen bat eginen da, kasuko kudeaketa-dokumentuan, edo zuzkidurarako legez aurreikusitako ekintzetan.

  4. Hitzarmena izenpetzen duten partikularrek, ukituriko jabe guztiak ados daudela, exekuzio unitate bateko urbanizazioaren ardura osoa hartzen dutenean, haren exekuzioa definitu ahalko dute xehetasun guztiekin, are foru lege honetan erregulaturiko jarduketa sistemetatik bereiziz ere.

    Hitzarmen hori onurak eta kargak berdinbanatzeko tresnatzat hartuko da, Jabetzaren Erregistrora sartzeko hipoteka legedian aurreikusitako eraginetarako, horretarako baldintzak betetzen baldin baditu.

  5. Zamak eta onurak jabeen artean eta jabe horiek administrazio jardulearekin berdinbanatzeko eragiketak, eraikinen birgaitze-jarduketen eta hirien berroneratze- eta berrikuntza-jarduketen esparruetakoak, kudeaketa-hitzarmenen bitartez egin ahalko dira, foru lege honen 158. artikuluan aurreikusitako eraginekin.

    Hitzarmen horiek Jabetzaren Erregistroan jasotzeko, Hipoteka Legean agindutakoari begiratuko zaio.

  6. Kudeaketa-hitzarmenen behin betiko onespena Administrazio jarduleari dagokio, aurrez jendaurreko aldi bat zabalduta, gutxienez ere hogei egun baliodunekoa, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatuta.

  7. Administrazio jarduleak, interesdunek eskatuta eta horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen direnean, kudeaketa-hitzarmenak onetsi ahalko ditu; hitzarmen horien helburua izanen da birzatitze baten ondoriozko lurzatien titulartasunaren jabeen arteko permuta bidezko edo esleipenen ordeztearen bidezko berregokitzea, baldin eta lurzati horiek eraiki gabe badaude. Onetsitako hitzarmenetik heldu diren eragiketa zibil eta erregistrokoei birzatitze-ekintzen tratamendu fiskal eta erregistrokoa emanen zaie”.

    Lau. 29. artikuluko 3. idatz-zatia aldatzen da. Honela gelditzen da idatzita:

    “3. Lurraldearen antolamenduaren eta lurzoruaren erabileraren gainean eragina duten planen, programen eta proiektuen kasuan, justifikatu beharko da bat datozela beraiei eragiten dieten lurraldearen antolamenduko tresna orokorrekin”.

    Bost. 33. artikuluaren 6. eta 7. idatz-zatiak aldatzen dira, eta hiru idatz-zati, 8.a, 9.a eta 10.a, gehitzen dira. Hona:

    “6. Nafarroako Lurralde Estrategia onetsi ondoren, Lurralde Politikaren Gizarte Kontseiluak Nafarroako Lurralde Estrategiaren urteko jarraipena eginen du, Nafarroako Lurralde Behatokiaren adierazleak erabiliz.

  8. Lau urtez behin, Lurralde Politikaren Gizarte Kontseiluak oroitidazki bat igorriko die Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako Parlamentuari Nafarroako Lurralde Estrategiaren aplikazioari buruz, haren aurreikuspenen betetze-mailari buruz, haren proposamenen indarrari buruz eta tresna hori berraztertzeko beharrari buruz.

  9. Nafarroako Lurralde Estrategiaren gaurkotzetzat jotzen da haren estrategiak egungo egoeraren arabera egokitzea edo/eta hartan eduki batzuk sartzea, hain zuzen ere...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR