48/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 9koa, zeinaren bidez aldatzen baitira abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretua, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena, eta urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretua, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

151. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 48/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 9koa, zeinaren bidez aldatzen baitira abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretua, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena, eta urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretua, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egituraren barruan, egokitzat jo da Garraio Zuzendaritza Nagusiaren izena aldatzea, hemendik aurrera Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusia izan dadin. Aldaketa hori egiten da zuzendaritza nagusiaren izenean jaso beharra dagoelako tradizioz garraiotzat hartu izan den esparrua nabarmenki gainditzen duen beste errealitate bat, eta, orobat, zuzendaritza nagusi horretan jadanik egiten diren eginkizun batzuen aipamena jasotzeko. Horrez gainera, zuzendaritza nagusiak mugikortasunaren arloan dituen eginkizunak gehiago zehazten dira.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko ekainaren bederatzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Aldatzea abuztuaren 4ko 87/2019 Foru Dekretua, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

Aldatzen da Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren 1. apartatua. Honela idatzita agertuko da:

“1. Lurralde Kohesiorako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

  1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia.

  2. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

  3. Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusia.

  4. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua

  5. Idazkaritza Tekniko Nagusia.”

    2. artikulua. Aldatzea urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretua, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

    Aldatzen da urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretua, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:

    Bat.–3. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

    “3. artikulua. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura orokorra.

    Lurralde Kohesiorako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere egituran:

  6. Toki...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR