48/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, prebentzio neurriak hartzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko lantokietan eta haren erakunde autonomoetakoetan, koronabirusaren (COVID-19) eboluzio epidemiologikoa dela-eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

55. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 48/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, prebentzio neurriak hartzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko lantokietan eta haren erakunde autonomoetakoetan, koronabirusaren (COVID-19) eboluzio epidemiologikoa dela-eta. ATARIKOA

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak martxoaren 12an eman 47/2020 Foru Aginduaren bidez, baimena eman zen COVID-19 dela-eta neurri batzuk hartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpeko lantokietan.

Koronabirusaren (COVID-19) eboluzioa dela-eta suertatutako ohiz kanpoko egoerak ekarri du martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua onestea, alarma egoera deklaratzen duena COVID-19ren ondoriozko osasun krisiko egoera kudeatzeko xedez, zeinak ondorioak baititu 2020ko martxoaren 14tik aurrera.

Hori horrela, ikusita salbuespenekoa dela egoera, bidezkoa da zenbait neurri hartzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei dagokienez, haien babesa eta eskubideak bermatzearren.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lantokietan hartu beharreko neurriak.

Bi metroko tartea bermatuko da, gutxi gorabehera, lanpostuen artean. Tarte hori bermatu ezin denean, neurri hori bete dadin, neurriak hartu beharko dituzte antolamenduan zuzendaritza nagusiek edo langileez arduratzen diren organoek: telelana edo presentziala ez den lanaren modalitateak, langileak lantokian antolatzea lanaldi arruntaren barnean lan presentziala eta ez presentziala tartekatuz edo bestelako neurri batzuk.

Langileek zorrozki eta hertsiki bete behar dituzte eskuak garbitzeko neurriak, elkarren arteko tarteak gordetzekoak eta arnasa hartzekoak, osasun arloko agintariek hartu dituztenak.

2. Bilerak.

Aurreko puntuko neurriak lan bileretan ere aplikatuko da. Izan ere, zerbitzu publikoak emateko ezinbestekotzat jotzen diren bilerak baino ez dira eginen.

3. Bertan behera gelditzen da jendeari ematen zaion arreta Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lantokietan, salbu eta funtsezko zerbitzu publikoetan (osasun eta gizarte arloetako zerbitzuak, laguntza ematekoak eta segurtasun publikokoak). Telefono bidez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR