48/2015 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Osasuneko kontseilariak emana, haurren Hartutako Kalte Zerebraleko Adituen Batzordea sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hartutako Kalte Zerebrala (HKZ) jaio eta gero zerebroan gertatutako kaltea da, hura jasaten duen gaixoaren osasunean eta bizi-kalitatean eragin handia duena.

Eragiten duten kausak hainbat dira. Garrantzitsuenak traumatismo kranioentzefalikoak (TKE) eta garuneko hodietako istripuak (GHI) dira, baina beste zenbait arazok ere sor dezakete: tumoreak, garuneko infekzioak, anoxiak, etab.

Garunak bizi-funtzio guztiak kontrolatzen ditu, eta, horregatik, bertako edozein lesiok kalte egiten ahal die organismoaren funtzioei, eta ondorio fisiko, psikiko edo sentsorial utzi.

Zaila da problemari tamaina hartzea, patologiaren jatorriak asko izaten direlako, eta desberdinak izaten direlako sintoma eta zeinuak. Bestalde, ez dago irizpide homogeneorik kalte zerebralaren lesioak definitzeko.

Oro har, Espainiako osasun sistemak arreta egokia ziurtatzen dio gaixoari hasierako faseetan, gaixoaren egoera kritikoa izan eta helburu nagusia bizirik irautea denean. Lehenbiziko fase hori gainditurik, asmoa honakoa izaten da: ospitalean hasitako zerbitzuari jarraipena ematea eta helburuak HKZ duen gaixoak eta familiak pasatzen dituzten faseetara egokitzea. Bigarren fase honetan, bada, arreta ez da hasieran bezain segurua, eta bereziki zaila bihurtzen da defizitek aldaketak edo asaldurak sortzen dituztenean nortasunean eta emozioetan, gaixoaren premiak gehienbat pertsonaren aspektu sozialenekin baitute zerikusia.

Haurren kasuan, kontuan hartzekoa da zerebroa garatzen ari dela, eta, horregatik, garunaren areak aktibatzen dituzten eboluzio-etapak bete ahala, ikusiz joaten gara nolako gabeziak sortzen dituen HKZk. Horrek zailtasun diagnostiko handiagoa dakar, eta, horrekin batera, helduen kasuan baino segimendu-premia handiagoa eta problemaren azterketa latzagoa.

Nafarroan, Osasuneko kontseilariak maiatzaren 15ean emandako 60/2003 Foru Aginduaren bidez, Garuneko eta Bizkarrezur-muineko Gaitzen Unitatea sortu zen Ubarmin klinikan, Errehabilitazio Zerbitzuaren menean, gaixo hauen problematikari erantzun integral biopsikosoziala emateko asmoz.

Aipatu foru aginduan adierazi bezala, gaixoen eta familien beharrei erantzuna emateko, errehabilitazio integrala behar da, gaixoaren ahalik bizkortze funtzional handiena eta ahalik integrazio biopsikosozial hoberena lortzeko.

Ubarmin klinikako Garuneko eta Bizkarrezur-muineko Gaitzen Unitateak gaixo helduak atenditzen ditu, baina beharrezkoa da adinez txikikoen kasuan ere arretarako metodologia bat ezartzea, diziplina anitzekoa, familia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR