46E/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Erroko Udal Planaren determinazio egituratzaileen aldaketa behin betiko onesten duena, Aurizberriko 12. poligonoko 41. lurzatian. Sustatzailea Jose María Eciolaza Ochoa da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 46E/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Erroko Udal Planaren determinazio egituratzaileen aldaketa behin betiko onesten duena, Aurizberriko 12. poligonoko 41. lurzatian. Sustatzailea Jose María Eciolaza Ochoa da. Erroko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Aurizberriko 12. poligonoko 41. lurzatiko hiri-lurzoruaren sailkapena zabaltzea.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 1093E/2020 Ebazpenaren bidez, ingurumen-txosten estrategikoa egin zen Erroko Udal Plana aldatzeari buruz Aurizberriko 12. poligonoko 41. lurzatian. Txostenaren arabera, aldaketak ez du ingurumen-ondorio esanguratsurik.

Ebazpen hori 2020ko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ekoan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Erroko Udal Planaren determinazio egituratzaileen aldaketa behin betiko onestea, Aurizberriko 12. poligonoko 41. lurzatian. Sustatzailea Jose María Eciolaza Ochoa da.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR