46E/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariak emana, Nafarroako artisautza enpresen sustapenerako laguntzen 2014ko deialdian baimendutako gastua handitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariaren martxoaren 17ko 32E/2014 Foru Aginduaren bidez, artisautza enpresen sustapenerako laguntzen 2014ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren eta, guztira, 35.000 euroko gastua baimendu zen deialdi horren ondoriozko konpromisoak betetzeko. Deialdia 2014ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an.

Kontuan harturik lehendabiziko fasean dagoeneko ebatzirik dauden eskaerekin gaur arte hartutako gastu konpromisoak, bigarren fasean ebatzeko dauden eskaeren kopurua eta horretarako eskura dagoen kreditua, bai eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren txostenean egin eta arrazoitzen den aurreikuspena ere, bidezkoa da aipatutako deialdian baimendutako gastua handitzea, helburua izanik artisautzaren sektorearen jarduna babestu eta sustatzea, eta, horretarako, sektoreko enpresen merkataritza bultzatzea.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz:

AGINDU DUT:

  1. Aldatzea Nafarroako artisautza enpresen sustapenerako laguntzen 2014ko deialdian baimendutako gastua, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariaren martxoaren 17ko 32E/2014 Foru Aginduaren bidez onetsi zena, eta 5.000 euro eranstea deialdi horretan hasiera batean baimendu zen gastuari.

  2. Deialdi horretan baimendu zen gastuan 5.000 euro gehiago baimentzea.

  3. Gastu hori 2014ra luzatutako Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorretako kontu-sail honen kargura finantzatuko da:

    AURREKONTUKO KONTU-SAILA RCSA
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR