46/2015 FORU AGINDUA, urriaren 13koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 586 eredua, “Berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburtua”, onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumenaren arloko fiskalitate neurriak eta tributu eta finantza arloetako beste neurri batzuk ezartzen dituen urriaren 29ko 16/2013 Legeak berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga sortu zuen, ondorioak 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera zituela. Ondoren, abenduaren 27ko 1042/2013 Errege Dekretuak garatu zuen lege hori erregelamendu bidez.

Ekainaren 24ko 14/2015 Legearen bidez Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa aldatu zen, besteak beste, zerga hori harmonizatzeko irizpideak jasotzeko. Irizpide horiek Hitzarmen Ekonomikoaren 36. artikuluan biltzen dira.

Artikulu horrekin bat, Nafarroako Foru Komunitateak eskumena du zerga hori ordainarazteko, Estatuko araudiak aipatzen dituen azken kontsumitzaileek zergaren xedeko produktuak erabiltzen dituztenean Nafarroan kokatutako instalazioetan, ekipoetan edo aparatuetan. Berotegi-efektuko gas fluordunak autokontsumorako erabiltzen diren kasuetan, autokontsumo hori Nafarroako lurraldean egiten bada. Gainerako kasuetan, zerga-egitatea gertatzen den zergadunaren establezimendua Nafarroako lurraldean baldin badago.

Aplikatzekoa den araudiari dagokionez, Estatuak aldi bakoitzean ezartzen dituen funtsezko eta formazko arau berak aplikatu behar ditu Nafarroako Foru Komunitateak. Dena dela, aitorpena eta diru-sarrera egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean diru-sarrera egiteko epeak ezartzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

Aurrekoaren ildotik, Foru Komunitateak martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legea onetsi du, bigarren artikuluan berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga arautzeko. Foru lege horretan aurreikusten ez den orotan, Estatuak onetsitako funtsezko eta formazko arauak izanen dira aplikatzekoak.

Alde horretatik, Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergari buruzko erregelamenduak (abenduaren 27ko 1042/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsia), bere 5. artikuluan, ezartzen du gas fluordunak saldu, erosi edo entregatzeko eragiketak egiten dituzten fabrikatzaileek, inportatzaileek, Batasunaren barneko eskuratzaileek, birsaltzaileek eta hondakin kudeatzaileek aurkeztu behar dutela eragiketa horien aitorpen laburtu bat, eragiketa horiek zergatik salbuetsiak edo hari lotu gabeak daudenean.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluarekin bat, zerga arloko informazioa emateko betebeharrak, legez eskatzen direnak, betetzeko xedea duten aitorpenak, Estatuko edo Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan aurkeztu beharko dira, zein bere araudiaren arabera, honako irizpide hauen arabera:

  1. Enpresa eta lanbide jarduerak egiten dituzten tributudunen kasuan, jarduera horiek ikuskatzeko eskumena duten administrazioan.

  2. Enpresa edo lanbide jarduerarik egiten ez duten tributudunen kasuan, segun helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean edo zergen aldetik lurralde erkidean duten.

    Bidezko da, beraz, 586 eredua onestea (“Berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburtua”), eredu hau Nafarroan aurkeztera beharturik daudenek beren tributu arloko betebeharrak bete ditzaten.

    Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR