45/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, ondotik aipatzen den proiektua, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, jendaurrean egoteko fasea ebatzi eta hura behin betiko onesten duena: “N121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 5+550 KParen (Ezkabako tuneletako biribilgunea) eta 10+500 KParen artean (Olabeko zeharbidea)”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

190. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 45/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, ondotik aipatzen den proiektua, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, jendaurrean egoteko fasea ebatzi eta hura behin betiko onesten duena: “N121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 5+550 KParen (Ezkabako tuneletako biribilgunea) eta 10+500 KParen artean (Olabeko zeharbidea)”. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ekainaren 1eko 26/2020 Foru Aginduaren bidez behin-behinekoz onetsi zen proiektu hau: “N121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 5+550 KParen (Ezkabako tuneletako biribilgunea) eta 10+500 KParen artean (Olabeko zeharbidea)”; horrekin batera, jendaurrean jarri zen, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez desjabetzearen ondorioetarako.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio batzuk jaso dira. Hona hemen haien edukia eta emandako erantzuna:

1.–2020/556574 alegazioa, José María Arcos Vieira jaunak “R Zunzarren Pintura Publicitaria SA” enpresa ordezkatuz aurkeztua.

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari, gutxienez, EZ-77 finkako industria lurzoruaren 158,08 m²-ko eremua gehitzeko eskatzen da, Ezkabarteko katastroko 14. poligonoko 224. lurzatikoa, Soraurenen.

2. Ezkabarteko katastroko 14. poligonoan, Soraurenen, 626., 628., 629. eta 630. lurzatietan sartzeko biderako sarbidearen angeluaren neurria berraztertzeko eskatzen da.

3. N-121-A errepidearen obra proiektuan 14. poligonoko 224. lurzatiaren itxitura berrezartzea jasotzeko eskatze da, errepide alderantz, egun dagoenaren antzekoa.

Erantzuna:

1. Eskaera ezesten da. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan sartu den azalera baliozkotzat jotzen da, bat datorrelako indarreko udal katastroan aurreikusitakoarekin, soluzioaren gainezkatzearekin. Katastroaren eguneratzea eskatuko da, jabetzari hala iruditzen bazaio.

2. Eskaera hein batean baiesten da. 224. lurzatian desjabetutako azalera, 1. puntuan aipatutakoa, txikia denez (43 m²), baliogabetzen da. Horrenbestez, hesia berrezarriko da lurzati horren eta Nafarroako Gobernuaren jabetzako lurzati mugakidearen (164. lurzatia, 14. poligonoa) arteko mugan.

3. Alegatutakoa baiesten da. Lurzatiaren itxitura berrezartzeko, orain dagoenaren material eta mota berberak erabiliko dira.

2.–2020/568470 alegazioa, Gorka Etxeberría Murillo jaunak aurkeztua.

1. Proiektuari errepide azpiko funtzio anitzeko pasabide bat gehitzeko eskatzen da, Kaskailu errekaren parean, N-121-A errepideko 9+950 KPan.

2. Proiektuari errepide gaineko pasabide bat gehitzeko eskatzen da, berariazkoa faunarentzat, N-121-A errepideko 9+350 KPan.

3. Hesi perimetrala eta hesi kanadarrak jartzeko eskatzen da, Soraurengo saihesbidean proposatutako hesi perimetralari jarraipena emateko Orikain inguruetaraino, non faunarentzako pasabide seguru bat ezarri behar baita, eta hortik aurrera Ezkabako tuneleraino, beharrezkotzat jotzen bada.

Erantzuna:

1. Eskaera ezesten da. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 2019ko abenduaren 19an egindako ingurumen ukipenen adostasun txostenean berariaz adierazten da honakoa: “faunarentzat berariazko pasabideak eraikitzeko beharraz, gai hori zenbait alegaziotan eta txosten batzuetan ere jasota dagoenez, aditzera ematen da garrantzitsua izanen zela horiek egitea, mantendu izan balira hasierako proiektuan aurreikusten ziren hesi perimetralak eta diseinua, erdibitzailean oztopo altu eta bikoitzak zituena. Bide honek egun duen iragazkortasunari eusten dioten soluzioak hartu direnez, ordea, ez da ezinbestekotzat jotzen bestelako soluzioak hartzea, proposatutakoak baino xede handiagoak hartzen dituztenak. Edonola ere, Ingurumena Zaintzeko Planaren emaitzak ezagutu ondoren egiaztatuko da ingurumen ukipenen azterlanean eta txosten honetan jasotako neurriak eraginkorrak ote diren, eta orduan neurri zuzentzaile gehiago ezartzen ahalko dira bidea faunarentzat iragazkorra dela bermatzeko”.

2. Eskaera ezesten da 1. proposamena ezesteko arrazoi berdinengatik.

3. Eskaera ezesten da. Arestian aipatutako ingurumen ukipenen txostenak aipatzen duenez, “...ingurune naturalari dagokionez, 2019ko azaroko proiektuaren aldaketek, faunari buruzko azterketen ondorioak eta jendaurreko prozesuaren eta ukitutako administrazio publikoen kontsulta prozesuaren ekarpenak erantsi ondokoek, hasierako proiektua hobetzen dute habitaten zatikatzeari dagokionez, hesi perimetral gehienak desagertzen direlako (egia da hesi perimetralek arazoa konpon zezaketela jartzen ziren tarteetan, baina talkak muturretan metatzea eragin zezaketen, eta tarte horiek talka egiteko arrisku handiko toki bihurtu, ikuspen ezin hobea duten tokietan kokatu arren). Horrez gain, erdibitzaileko oztopo metalikoen altuera jaisteak eta errepideko bazterren kudeaketa eta diseinua hobetzeko neurriak hartzeak murriztuko dute habitatak zatikatzeko eta faunak talka egiteko arriskua, hasieran ebaluatutakoa”. Hortaz, hesiak jartzeko aukera baztertu da, planteatu ziren pasaguneak ez daudelako onartuta ingurumen ukipenen txostenetan. Baztertu da, halaber, faunarentzako maila desberdinetako pasaguneak egitea aipatutako tarteetan, zailtasunagatik eta haien kostu/eraginkortasun ratioa dela-eta ez datozelako bat proiektu honi esleitutako aurrekontuarekin.

3.–2020/570309 alegazioa, José María Arcos Vieira jaunak aurkeztua.

1. N-121-A errepidetik mendebaldera, 9+000 KParen parean, ezkerraldean dauden etxebizitzak lotzeko zerbitzu-bidea bi noranzkoa izateko eskatzen da, Soraurengo herrigunearekin lotzeko iparreko biribilgune berrian barna sartzea ahalbidetzeko.

2. Proiektuari oinezkoentzako pasabide bat gehitzeko eskatzen da, ezkerraldeko etxebizitza horiek eta Soraurengo herrigunea lotzeko. Alegatzen du, gainera, maila desberdineko pasagunea hobetzeko lanak, aurreikusi diren bezala, ez direla aski, soilik erabiltzen ahal delako Ultzama ibaiak emari txikia daraman hilabeteetan.

3. Ebroko Konfederazio Hidrografikoari txostena galdatzeko eskatzen da, Ultzama ibaiaren gaineko zubiaren azpian, 8+820 KPan, dagoen oinezkoentzako pasabideaz.

4. Soraurendik ipar-mendebaldera dauden etxebizitzak hornitzen dituen aireko kable elektrikoa lur azpitik eramateko eskatzen da.

Erantzuna:

1. Eskaera ezesten da. Etxebizitza horietara hegoaldetik iristeko, itzulbide bat egin beharko da, handik 1,6 km-ra dagoen Olabeko herrigunera sartzeko bidegurutzean. Lehenetsi beharra dago biribilgunea baliatuz bertatik iragaten den eta Soraurenera sartzen den trafikoaren mugimenduen segurtasuna, etxebizitzetako jabeek, N-121-A errepidearen hegoaldetik sartzeko 3,2 km egin behar izateagatik dituzten eragozpenen gainetik.

2. Eskaera ezesten da. Biribilgune baten ondoan oinezkoentzako pasabide bat jartzeak hura kolapsatu dezake, eragin ditzakeen ilarengatik, horrek dituen ondorio guztiekin. Bestalde, pasagune hori iparralderantz mugitzeak segurtasun falta areagotzen du, hain herrigunekoa ez den tarte batean egin beharko litzatekeelako, eta izaera berezi horrengatik arrisku handikoa litzateke bai oinezkoarentzat, pasatzeko lehentasunak ematen dion segurtasunarekin gurutzatuko lukeelako, bai errepideko ibilgailuentzat, nabarmen handituko litzatekeelako atzetik talka egiteko arriskua, ibilgailuak geldirik egoteagatik oinezkoentzako pasabidearen aurrean, oinezkoei pasa uzteko. Era berean, orain dagoen azpiko pasabiderako proiektuan jaso diren hobekuntzak, argiztapena, besteak beste, ez dira eginen hura indarreko araudira homologatzeko asmoz, hura hobetu eta irisgarritasuna handitzeko xedeaz baizik; izan ere, pasabide horren erabilera urria da, eta ezinezkoa da garraiobide guztien mugimenduak optimizatzea kostuaren eta eraginkortasunaren arteko erlazio egokiarekin.

3. Eskaera ezesten da. Ez da beharrezkotzat jotzen txostena eskatzea Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, ulertzen baita orain dagoen azpiko pasabidearen hobekuntza azalekoa dela, helburua delako egungo erabilera behin-behinekoa mantendu, baina baldintza hobeagoekin, gutxieneko esku-hartzeak eginez. Pasabide horretan muntazko hobekuntza edo aldaketa bat egin nahi izanez gero, kendu beharko litzateke, eta halakorik ez da aurreikusi proiektu honetan, ez badu behintzat Konfederazioak berak aipatzen edo Soraurenek eskatzen.

4. Eskaera baiesten da.

4.–2020/573927 alegazioa, Carlos Irujo Beruete jaunak aurkeztua ADECANA Nafarroako Ehiztarien Elkartea ordezkatuz.

1. Proiektuari errepide azpiko funtzio anitzeko pasabide bat gehitzeko eskatzen da, Kaskailu errekaren parean, N-121-A errepideko 9+950 KPan.

2. Proiektuari errepide gaineko pasabide bat gehitzeko eskatzen da, berariazkoa faunarentzat, N-121-A errepideko 9+350 KPan.

3. Hesi perimetrala eta hesi kanadarrak jartzeko eskatzen da, Soraurengo saihesbidean proposatutako hesi perimetralari jarraipena emateko Orikain inguruetaraino, non faunarentzako pasabide seguru bat ezarri behar baita, eta hortik aurrera Ezkabako tuneleraino, beharrezkotzat jotzen bada.

Erantzuna:

1. Eskaera ezesten da. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 2019ko abenduaren 19an egindako ingurumen ukipenen adostasun txostenean berariaz adierazten da honakoa: “faunarentzat berariazko pasabideak eraikitzeko beharraz, gai hori zenbait alegaziotan eta txosten batzuetan ere jasota dagoenez, aditzera ematen da garrantzitsua izanen zela horiek egitea, mantendu izan balira hasierako proiektuan aurreikusten ziren hesi perimetralak eta diseinua, erdibitzailean oztopo altu eta bikoitzak zituena. Bide honek egun duen iragazkortasunari eusten dioten soluzioak hartu direnez, ordea, ez da ezinbestekotzat jotzen bestelako soluzioak hartzea, proposatutakoak baino xede handiagoak hartzen dituztenak. Edonola ere, Ingurumena Zaintzeko Planaren emaitzak ezagutu ondoren egiaztatuko da ingurumen ukipenen azterlanean eta txosten honetan jasotako neurriak eraginkorrak ote diren, eta orduan neurri zuzentzaile gehiago ezartzen ahalko dira bidea faunarentzat iragazkorra dela bermatzeko”.

2. Eskaera ezesten da 1. proposamena ezesteko arrazoi berdinengatik.

3...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR