45/2017 FORU DEKRETUA, maiatzaren 24koa, 'Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Aretako mendiak' izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, haren kudeaketa plana onetsi, eta 'Iñarbeko arroila' (RN-9), 'Txintxurreneko arroila' (RN-10) eta 'Gaztelu' (RN-11) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea eguneratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

"Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Aretako mendiak" izeneko gunea Nafarroako hego-ekialdean dago, eta Abaurregaineko, Abaurrepeko, Agoizko, Artziko, Espartza Zaraitzuko, Galozeko, Gorzako, Longidako, Orotz-Beteluko, Sartzeko eta Urraulgoitiko udal-mugarteak eta "Remendia" 19. fazeria hartzen ditu bere baitan. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren habitat naturalak eta basa flora eta fauna; gainera, zenbait kasutan horiek galzorian daude haien banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.

Habitat natural edo espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazgarriak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi behar dituzte leku bakoitzean dauden habitat natural motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, "Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Aretako mendiak" izeneko ES0000129 gunea dago.

Batasuneko Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira Batasuneko Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren habitat naturalak eta espezieen populazioak kontserbazio egoera onean mantentzeko, edo egoera onera berriz ekartzeko.

2003ko abenduaren 22ko 2004/69/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko alpetarraren barreneko Batasuneko Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen, eta 2006ko uztailaren 19ko 2006/613/EE Erabakiaren bidez, berriz, eskualde biogeografiko mediterraneoaren barreneko Batasuneko Garrantzizko Lekuen zerrenda. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.

"Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Aretako mendiak" gunearen Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, hortaz, bertan jaso dira leku horretan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Nafarroako Gobernuak 1996ko irailaren 16an hartutako Erabakiaren eta apirilaren 3ko 86/1995 Foru Dekretuaren arabera, "Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Aretako mendiak" izeneko eremua Hegaztien Babesgune Berezia da (B-129 HBB, ES0000129 kodea ere baduena).

HBB horren mugak berraztertu ondoren eta doikuntza kartografikoak oinarri hartuta, egokia dirudi horiek berriz ere definitzea, “Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Aretako mendiak” gunearen mugekin bat etor daitezen.

Uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren bidez, "Iñarbeko arroila" (RN-9), "Txintxurreneko arroila" (RN-10) eta "Gaztelu" (RN-11) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onetsi ziren, besteak beste. Natura Sareko gunea kudeatzeko plana prestatzeko prozesuan, ikusi da plan zuzentzaile horiek eguneratu behar direla. 230/1998 Foru Dekretuak 2. artikuluan ezartzen badu ere erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileen indarraldia mugagabea izanen dela, Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 20.2 artikuluan adierazten denez, erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileetako arauek izanen dute indarraldi mugagabea, eta halaxe ezarri da kudeaketa plan honetan, foru dekretu honen azken xedapenetako lehenarekin bat.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko maiatzaren 24ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea hauxe da:

  2. ES0000129 Batasuneko Garrantzizko Lekua, "Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Aretako mendia" izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

  3. “Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Aretako mendia” izeneko B-129 Hegaztien Babesgune Bereziaren (HBB) mugak doitzea, Kontserbazio Bereziko Eremuaren mugekin bat etortzeko.

  4. ES0000129 Kontserbazio Bereziko Eremua eta "Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Aretako mendia" B-129 HBB kudeatzeko plana onestea. Foru dekretu honi erantsi zaio.

  5. "Iñarbeko arroila” (RN-9), “Txintxurreneko arroila" (RN-10) eta "Gaztelu” (RN-11) natura-erreserbak, denak ES0000129 KBEaren barrenean baitaude, erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak eguneratzea, KBE hori kudeatzeko planarekin bat.

  6. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

    "Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Aretako mendia" izeneko gunea Nafarroako ipar-ekialdean dago, eta 19.530,14 hektareako azalera dauka.

    Lekuak Zaraitzu eta Urrobi ibaien artean dauden Pirinioen aurreko barne mendilerroak hartzen ditu bere baitan. Iparraldetik, mugek Aretako mendiekin bat egiten dute, Orotz-Betelutik Zaraitzu ibarreraino. Hegoaldetik, muga Zarikietako mendilerroaren hegoaldeko mazeletatik Aretako mendien hegoaldeko mendi-adarretaraino doa, Uskartzeko mugaraino. Ekialdeko eta mendebaldeko mugak Zaraitzu eta Urrobi ibaiek finkatzen dituzte, hurrenez hurren. Lekuak Itoizko urtegia du barruan, Nagoreko atzealdea izan ezik.

    Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala planean berean jaso den kartografiak ezarri du.

  7. artikulua. Gidaritza Batzordea.

  8. Gidaritza batzorde bat sortzen da “Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Aretako mendia” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsultarako eta partaidetzarako organoa izateko asmoz. Kudeaketa Planaren aplikazio esparruko eragileek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.

  9. Gidaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

    2. Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

    3. Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

    4. Foru Komunitateko Administrazioari jakinaraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

    5. Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

    6. Natura baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria gaitzea.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europako Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Lotutako araudia.

    "Iñarbeko arroila” (RN-9), “Txintxurreneko arroila" (RN-10) eta "Gaztelu” (RN-11) natura-erreserbei dagokienez, oso-osorik BGLan sartutako espazioak baitira, Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren I. eranskinean xedatutakoaren araberako jokatuko da.

    XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Xedapen indargabetzaile bakarra.– "Iñarbeko arroila” (RN-9), “Txintxurreneko arroila" (RN-10) eta "Gaztelu” (RN-11) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak, 230/1998 Foru Dekretuaren bidez ezarritakoak, hein batean indargabetzea.

    Indarrik gabe uzten da Nafarroako natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoa, "Iñarbeko arroila” (RN-9), “Txintxurreneko arroila" (RN-10) eta "Gaztelu” (RN-11) natura-erreserbei dagokienez.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetan lehena.–Kudeaketa Planaren indarraldia.

  10. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den Kudeaketa Planaren indarraldia:

    1. Mugagabea, gako-elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.

    2. 12 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, plana...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR