45/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Amaya Prado Fernández jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuari atxikitako Erabiltzaileari Erantzuteko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

2015eko abenduaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren azaroaren 23ko 38/2015 Foru Agindua, egun horretan berean indarra hartu zuena. Foru agindu horren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoak garatu ziren, bulego mailan.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Amaya Prado Fernández jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuari atxikitako Erabiltzaileari Erantzuteko Bulegoko burua, kargutik kentzea, Kultura, Kirol eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR