448/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, otsailaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onesten dituena, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den moduan; aipatu foru dekretuak Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten du.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9k 15/2009 Foru Legeak administrazioa bizkortzeko neurriak ezarri ditu, eta prozedura errazteko garrantzia erantsi dio kultura administratiboari, erantzukizuneko aitorpenaren eta aldez aurreko komunikazio administratiboaren figuren bitartez.

Arau horren bidez, lortu da beharrezkoak ez diren karga administratiboak kentzea, erraztu da lanbide elkargoen inplikazioa jarduera ekonomikoak erraztu, bizkortu eta martxan jartzeko orduan, eta tresna bizkorren erabilera sustatu da dokumentazio administratiboa aurkezteko, hori guztia jarduera ekonomikoen ezarpena erraztu, negozio berrien ekimenak sustatu eta enpresak sortu nahian.

Testuinguru horretan, foru agindu honek helburu du, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatuz, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko neurriak hartzea eta administrazioaren eraginkortasun handiagoa ekartzen duten tramiteak zehaztea.

Foru agindu honetako garapen neurriak Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legean oinarritzen dira, eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren erregulazioa osatzen dute.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onestea, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den moduan.

    Foru agindu honetako aurreikuspenak aipatutako erregelamenduan ezarritakoen osagarriak dira.

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hiru hilabetera hartuko du indarra.

    Iruñean, 2014ko abenduaren 23an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

    1. ERANSKINA

    Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzeko arauak, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz

    ATARIKO TITULUA

  2. artikulua. Aplikazio eremua.

  3. Foru agindu honek abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak ezartzea du helburu, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz; aipatu foru dekretuak Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten du.

  4. Foru agindu honetan jasotzen diren aurreikuspenak aipatu foru dekretuan ezarritakoen osagarriak dira.

    1. TITULUA

      Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ingurumen arloko baimenaren menpeko jarduerak

    2. KAPITULUA

      Ingurumen baimen integratua.

  5. artikulua. Haren menpeko instalazioak eta titularren erantzukizuna.

    Ingurumen baimen integratuaren menpe egonen dira industria jardueraren bat garatzen dutenak Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2 A eta 2 B eranskinetan bildutako kategorien artetik, titulartasun publikokoa edo pribatukoa izan, salbu eta produktu edo prozesu berriak ikertu, garatu eta esperimentatzeko diren instalazioak edo haien zatiak.

    Ingurumen baimen integratua instalazio osoari dagokio, erregelamendu horren 1. eranskinean jasotzen den bezala, nahiz eta 2A eta 2B eranskinetan biltzen ez diren industria jarduerak edo prozesuak izan, edota titular desberdinei badagokie ere. Instalazioan zenbait industria jarduera edo prozesu egiten badira, Ingurumen baimen integratuan emisio orokorretarako muga balioak ezar daitezke sortzen den kutsagarri bakoitzerako.

    Ingurumen baimen integratu bat baliogarria bada titular desberdinek ustiatzen dituzten zenbait instalaziotarako edo instalazio zatitarako, baimenean zehaztu beharko da haietako bakoitzaren erantzukizuna noraino ailegatzen den. Erantzukizun hori solidarioa izanen da, alderdiek kontrakoa hitzartzen ez badute.

  6. artikulua. Ingurumen eraginaren azterlanaren igorpena eta zuzenketak egiteko errekerimendua Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa duen Ingurumen baimen integratuaren prozeduran.

  7. Sustatzaileak edo titularrak Ingurumen eraginaren azterlana igorriko dio ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuari, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan adierazten den unean, horrek bere irizpena eman dezan azterlanaren nahikotasunaren gainean.

  8. Ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuak, hilabeteko epean, errekerimendua egin diezaioke sustatzaileari edo titularrari hura osatzeko edo akatsak zuzentzeko. Hilabeteko epea iraganez gero interesdunari deus jakinarazi gabe, ulertuko da azterlana onetsi dela.

  9. artikulua. Ingurumen baimen integratuaren eskaera aurkeztea Ingurumen baimen integratua eskuratzeko prozedura arruntean.

  10. Ingurumen baimen integratuaren eskaera ingurumenaren arloan eskuduna den departamentuan aurkeztu behar da, eskatzen den dokumentazioarekin batera, teknikari eskudunak sinaturik. Eskaera Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Katalogoko zerbitzu telematikoaren bidez egin behar da, edo, hura eskura ez badago, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

    Eskatzen den dokumentazioa zerbitzu telematikoaren bidez edo Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko da, euskarri digitalean, edo, haren tamaina baliabide horietarako ezarritakoa baino handiagoa bada, Nafarroako Gobernuko proiektuen kontsignan, eta proiektuaren zenbakia eta sartzeko klabea emanen dira eskaera egiten denean.

  11. Hala balegokio, beharrezko dokumentazioa ere aurkeztuko da urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako baimen administratiboa emateko (haren bidez, Airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa berritu zen).

  12. artikulua. Atmosferako kutsadurari dagokion baimena.

    Ingurumen baimen integratuak atmosferako kutsadurari dagokion baimena ekarriko du, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusten dena (haren bidez, Airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa berritu zen), bai eta Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen 13.2 artikuluan ere.

  13. artikulua. Isurketa zuzenak edo zeharkakoak egiteko baimena.

    Ingurumen baimen integratuak isurketa egiteko aurreikusitako baimena ekarriko du, hala zuzenean egiten denean lur gaineko zein azpiko uretara, nola zeharka egiten denean lur azpiko uretara.

  14. artikulua. Ingurumen baimen integratua eskatzeko galda daitekeen dokumentazioa.

  15. Ingurumen baimen integratua eskatzen denean Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Katalogoko zerbitzu telematikoaren bidez, titularrak zerbitzu horretan horretarako dauden formularioak bete beharko ditu.

  16. Edonola ere, sustatzaileak edo titularrak, eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu behar du:

    1. Hirigintzako udal txostena, proiektua hirigintzako planeamenduarekin bateragarria dela frogatzen duena. Udalak ez badu hogeita hamar eguneko epean egiten, nahikoa izanen da eskaeraren kopia aurkeztea.

    2. Lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal den jarduera denean, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko araudian aurreikusitako dokumentazio teknikoa. Hala dagokienean, Nafarroan industrialdeak eta industria jarduerak ezartzeko galdatzen den dokumentazioa ere aurkeztuko da.

    3. Proiektu teknikoa, ondokoaren deskripzio zehatza dakarrena: jarduera, instalazioak, produkzio prozesuak, lehengaien kontsumoa, ura eta energia eraginkortasunez erabiltzeko neurriak eta haien eragin potentzialak ingurumenaren gainean, eta, batik bat, Natura 2000 Sarearen gainean eta babes bereziko beste eremu batzuen gainean. Lehendik baimendutako instalazioak handitu edo aldatuz gero, eraginen ebaluazioa eginen da, halaber, ingurumen eta ekologia arloetako hasierako balioen gainean (baimenaren aurrekoak).

    4. Hala dagokionean, ur jabari publikora isurketak egiteko baimena eskatzeko, urari buruzko araudiak galdatzen duen dokumentazioa, hori arroko erakundeari badagokio, isurketak egiteko eskaeraren eta adierazpenaren eredu ofizialekin bat.

    5. Instalazio berriak egin edo daudenak handituz gero, bidezkoa bada, Ingurumen eraginaren azterlana, erregelamendu honetan zehazten den edukiarekin.

    6. Proiektuaren eta aurkeztutako dokumentazioaren laburpen ez-teknikoa, jendeak ulertzeko modukoa. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren menpeko proiektuetan, laburpen hori izan daiteke sintesi agiria.

    7. Jarduera garatzeko eskura dauden teknika onenen azterketa eta ebaluazioa. Horretarako, BREF agiriak, gidak eta eskuliburu teknikoak erabili behar dira, aplikagarriak izan daitezkeenak. Alternatiben azterketa, hautatutako teknikak justifikatzen dituena.

    8. Emisiorako muga balioen proposamena, airera, uretara eta lurzorura bota daitezkeen substantzia kutsagarrietarako, bai eta instalazioak sortutako kanpoko soinu mailarena ere.

    9. Atmosferako emisio sorgune guztien zerrenda zehatza, sistematikoak izan ala ez, eta haien emari estimatua eta deskripzioa (forma, barneko diametroa, garaiera lurzorutik, sorgunea eta planta urtean zenbat ordu dauden jardunean, aldian aldiko emisioen kopurua > ordu bat), sorgunearen plantaren kokapena dakarren planoa. Emisio difusoak: sorgunea, araubide jarraitua edo etena, isuritako kutsagarriak, urteko karga. Arazketa sistemen deskribapena.

    10. Jardueran sortzen diren hondakin mota guztien zerrenda zehatza, haien LER kodea eta sortutako kantitateak edo estimatzen direnak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR