44/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez ezarri ziren mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez ezartzen da zer baldintzazkotasun arau bete behar dituzten honako laguntza hauek jasotzen dituzten onuradunek: mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak.

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezartzen dituenak, 8. artikuluan xedatzen du onuradun batek baldintzazkotasun betebeharrak betetzen ez dituenean penalizazioa ezarriko zaiola. Penalizazioen kalkulua eta aplikazioa bat etorriko dira Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 39. eta 40. artikuluetan xedatutakoarekin bat; horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen da, kudeaketa eta kontrol sistema integratuari dagokionez eta ordainketak ukatzeari edo kentzeari buruzko eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplikatu beharreko administrazio-zehapenei buruzko baldintzei dagokienez. Halaber, Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 73., 74. eta 75. artikuluak kontuan hartuko dira; horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dira, kudeaketa eta kontrol sistema integratuari, landa garapenerako neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.

Baldintzazkotasunaren bidez laguntzak murrizteko eta baztertzeko sistemak helburu hau dauka: nekazariek eremu bakoitzean dagoen araudia errespetatzeko pizgarria eratzea eta, horrela, nekazaritzaren sektoreak garapen jasangarriaren printzipioak betetzeko ekarpena egitea.

Bestalde, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduak, Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzkoak, 99. artikuluan, xedatzen du murriztapenen eta baztertzeen mailaketa egin behar dela, harrapatutako ez-betetzearen larritasunaren, hedaduraren, iraupenaren eta errepikapenaren arabera. Kasu larrienetan, 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 92. artikuluan xedatutako ordainketa guztietatik baztertu daiteke onuraduna, hurrengo urte naturalean.

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak, 5. artikuluan, xedatzen du Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa (NBEF), Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari atxikia, dela baldintzazkotasun kontrolak koordinatzeko sistemaren arduradun den agintaritza nazionala. NBEFk, koordinazio erakunde gisa, “Penalizazioak aplikatzeko kontrolen eta irizpideen plan nazionala” ezartzen du zirkularren bitartez. Bertan, ez-betetzeak baloratzeko eta murriztapenak eta baztertzeak aplikatzeko irizpide batzuk ematen ditu eta adierazten du autonomia erkidegoek beren arauzko tipifikazioa egin beharko dutela.

Duela gutxi, azaroaren 8ko 1378/2018 Errege Dekretua indarrean sartu da, eta horren bidez, besteak beste, abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretua aldatu da, baldintzazkotasun arauak aplikatzeari dagokionez.

Azkenik, martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua onetsi zenetik, izendapenez edo tipifikazioz aldatu dira baldintzazkotasunaren kontrolpean dauden landa garapenerako zenbait laguntza. Beraz, nekazariei eta abeltzainei argitasun handiagoa eman behar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR