44/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez finkatzen baitira 2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan aurkezten diren alderdi politiko, federazio, koalizio eta hautesle-elkarteek hauteskundeetan egiten ahal dituzten gehieneko gastuak eta hauteskundeetako jardueretarako dirulaguntzen zenbatekoak.

SecciónVII. Hauteskundeen Prozedura

Nafarroako Gobernuko lehendakariaren apirilaren 1eko 7/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako deia egin da.

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeak, bere 43. artikuluan, alderdi politiko, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte batek hauteskundeetan egiten ahal dituen gehieneko gastuak ezartzen ditu. Gastu hori Nafarroako bizilagunen kopurua berrogeirekin biderkatzetik ateratzen dena da. Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak otsailaren 1ean emandako 14/2019 Foru Aginduak ezartzen duenez, Nafarroako bizilagunak 647.554 dira.

Foru lege horrek, 44. artikuluan, alderdi politiko, federazio, koalizio eta haustesle-elkarteek jasotzen ahal dituzten dirulaguntzak ezartzen ditu, bai eta hautesleei propaganda, gutun-azalak, boto-paperak eta hauteskundeetarako publizitatearen bestelako elementuak zuzenean igortzeak eragindako gastuentzako laguntzak ere.

43. artikuluak, 2. apartatuan, hauxe xedatzen du: “aurreko apartatuan aipatzen den diru kopurua pezeta konstanteetan ematen da. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, foru agindu baten bidez, diru kopuru eguneratua finkatuko du, hauteskundeetarako deiaren ondorengo bost egunean”. Eguneratze hori hauteskundeetarako dirulaguntzei ere dagokie, 44. artikuluaren 3. apartatuarekin bat. Eguneratzea kontzeptu bakoitzerako ezarririko kopuruari KPIa aplikatuz eginen da.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak apirilaren 1ean emandako 87/2015 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Parlamenturako 2015eko hauteskundeetan aurkezten ziren alderdi politiko, federazio, koalizio eta hautesle-elkarteek egiten ahal zituzten gehieneko gastuak eta hauteskundeetako jardueretarako dirulaguntzen zenbatekoak finkatu ziren. Orain, bidezkoa da foru agindu horretan ezarritako zenbatekoak eguneratzea, kontsumoko prezioen indizearen arabera goitituta, kontuan hartutako epean %3,8koa izan baita.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR