44/2016 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Nafarroako enpresak nazioartera elkarturik ateratzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Egungo egoeran, beharrezko estrategia da enpresak nazioartekotzea, enpresak sendotzeko eta bideragarriak direla bermatzeko. Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planean, funtsezko ardatza da enpresak nazioartekotzea, eta enpresa esportatzaileen kopurua handitzearen alde egiten da, bereziki ETEen (Enpresa Txiki eta Ertainak) kasuan.

Ildo horretan daude Europako lehentasunak, Europa 2020 Estrategian finkatuak; hartan azpimarratzen da Europako ETEen funtsezko zeregina, eta, bereziki, nazioartekotze prozesuetan, enpleguaren arloan berriz ere hazkundera itzultzeko.

Garapen Ekonomikorako Departamentuak diru-laguntzen lerro bat abiarazi nahi du enpresak nazioartera elkarlanean ateratzea bultzatzeko, Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren barnean.

Helburu orokor hori lortzeko, oinarri arautzaileak onetsi nahi dira diru-laguntzen lerro honetarako. Enpresen arteko elkarlanak nazioartekotzeko prozesua nabarmenki errazten du. Oinarri hauek arautzen dituzten diru-laguntzek helburu dute honako hauek sustatzea: kanpoko merkatu batean baterako barneratze komertziala egitea; lehiakortasun orokorra handitzeko batera egiten den negozio prozesuan hobekuntzak gauzatzea; edo enpresa talde baten edozein jarduera burutzea, betiere nazioartekotzea errazten badu eta enpresa bakoitzak bere aldetik lortuko lituzkeen emaitzak hobetzen baditu.

Diru-laguntzen lerro honi esker, enpresa elkarteetako enpresek elkarlanean egiten dituzten bidaia, sustapen, aholkularitza eta prozesu eta/edo produktu ezarpenen gastuak finantzatuko dira, nazioartekotze plan batean oinarritutako nazioartekotze estrategia baten barruan.

Diru-laguntza hauek ondoko helburu zehatzak ditu:

–Nazioartekotzeari begira oztopoa den honako hau zuzentzea: ETEek eta mikroenpresek osatzen dute Nafarroako ehun produktiboa.

–Nafarroako enpresek lankidetza proiektuetan aritzeko duten ohitura falta zuzentzea.

–Nafarroako ETEen nazioartekotze prozesuen kalitatea eta plangintza hobetzea.

–Erregulartasunez esportatzen duten enpresen kopurua eta Nafarroako esportazioen zenbatekoa handitzea.

Aurrekontuan diru gutxiago dagoenez, helburuak lortzeko berme hobea duten proiektuetara zuzendu behar dira baliabide publikoak. Horregatik, onesten diren oinarri hauek norgehiagokako prozedura ezartzen dute. Horretarako, bost irizpide identifikatzen dira enpresen proiektuak baloratzeko. Balorazio irizpide horiek proiektuen egokitasuna ebaluatzean kontuan hartu behar diren gai guztiak biltzen dituzte. Halaber, irizpideak haztapen-faktore batzuekin konbinatuko dira deialdi bakoitzean, urtero nazioartekotze arloko eskaera eta behar aldakorretara egokitzeko.

Oinarri hauen xedeko diru-laguntzak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez kofinantzatuta daude, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez, %50eko tasarekin.

Urtero, ebazpen baten bidez, deialdi bat irekiko da diru-laguntzen lerro honen eskaerak aurkezteko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako enpresak nazioartera elkarturik ateratzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onestea; eranskinean ageri dira.

  2. Foru agindu hau eta bere eranskina Kontu-hartzailetza Delegatuari, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Kontabilitate Zentroari eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2016ko martxoaren 23an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

    ERANSKINA

    Nazioartera elkarturik ateratzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak

  5. oinarria.–Xedea.

    Oinarri hauen xedea da Nafarroako enpresen arteko elkarlana eta batasuna indartzeko jarduketetarako diru-laguntzak arautzea. Horretarako, haien produktuak edo zerbitzuak nazioartekotzeko lankidetza hitzarmenen bidez, merkatu jakin batzuetan helburu bereko jarduerak gauzatuko dira.

    Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren barnean daude diru-laguntza hauek, bere bigarren ardatzean (“Enpresa eta beste entitate batzuk nazioartekotzeko laguntza”), eta Nafarroako enpresen esportazioek gora egitea dute helburu. Nafarroako Foru Komunitatea nazioartekotzeko funtsezko tresna dira, eta zuzenean bat egiten dute Nafarroako RIS3rekin (Research and Innovation Smart Specialisation Strategy).

    Elkartearen jardueren helburuak honako hauek izan daitezke:

    a) Kanpoko merkatu batean batera egiten den barneratze komertziala lortzea, hainbat arlotan (saltzeko bideak, banaketa, lizitazioak, saldu ondoko zerbitzua, sustapena, merkatu berrien prospekzioa, negozioaren posizionamendua, etab.) parte hartzeko tresnak sortuz, xedeko merkatuetan jardunez eta salmentetarako bere sarea eratuz.

    b) Lehiakortasun orokorra handitzeko batera egiten diren negozio prozesuan hobekuntzak gauzatzea, negozio prozesuaren zatiren bat estrategikoki kokapen lehiakorragoetan betez (produkzio multinazionalerako baterako sistema, elkartutako hornidura zentroa, baterako laguntza teknikoa, negozio prozesuaren berrikuntzak, etab.) eta kanpoko merkatuetan jarduketak eginez (hala nola, saldu ondoko laguntzarako baterako tailerra sortzea, edo mihiztatze-fabrika ezartzea merkatura bertan egindako produktua eramateko).

    c) Enpresak nazioartera batera ateratzea errazteko beste edozein proiektu.

  6. oinarria.–Laguntza jaso dezaketen gastuak.

    –Elkartearen nazioartekotze plana prestatzeko gastuak. Atzerriko merkatu batean bere jarduera hasi nahi duten elkarteek jaso dezakete gastu honetarako diru-laguntza. Aurreko urteetan merkatu horretan lan egin duten elkarteek ezin dituzte gastu horiek aurkeztu.

    –Entitate sustatzaileak taldeko enpresei fakturatutako gastuak, proiektuaren kudeatzailearen soldata gisa, proiektuan taldea koordinatu, bultzatu eta sustatzeko lanengatik.

    –Proiektua gauzatzeko kudeatzaileak egin beharreko bidaien gastuak.

    –Taldeko enpresek xedeko merkatura egiten dituzten bidaien gastuak.

    –Bezerogaien bidaiak.

    –Baterako sustapenerako materiala.

    –Ferietan eta bestelako ekitaldietan produktuekin batera egindako erakusketa.

    –Aholkularitza espezializatua kontratatzea.

    –Xedeko herrialdean guztien artean lokalak alokatzea haien arteko jarduera egiteko (hornidura zentroa, saldu ondoko zerbitzua, biltegia, tailerrak eta abar).

    –Taldeko enpresek xedeko merkatuan eskaintzeko egiten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR