43/2022 FORU AGINDUA, irailaren 7koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Iruñeko 3. esku-hartze orokorreko proiektua luzatzea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

187. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 43/2022 FORU AGINDUA, irailaren 7koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Iruñeko 3. esku-hartze orokorreko proiektua luzatzea onesten duena. Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbean harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aurrekoarekin bat, Eskubide Sozialetako kontseilariaren irailaren 27ko 357/2018 Foru Aginduaren bidez onetsi zen jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua: Salva Doktorearen kalea 1, 3, 5 eta 7, Labayen Doktorearen kalea 17 eta 19, eta Sanduzelai kalea 5, Iruñeko Sanduzelai auzoan (EOP 3).

Foru agindu hori 2018ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ekoan. Foru aginduaren lehenengo atalak ezartzen zuen jabe-erkidegoek jarduketa babesgarriaren behin-behineko kalifikazioa eskatu behar zutela lau urteko epean, foru aginduaren datatik hasita, eta epe hori beste lau urtez luzatzeko aukera aurreikusten zen.

Iruñeko Udalak luzapen hori eskatu du, beste 4 urtez, eta eremu horretako etxebizitzak birgaitzeko politikaren lehentasunezko xede direla adierazi du.

Nafarroako Gobernuarentzat ere etxebizitzak birgaitzea helburu nagusi bat da (horretarako bideratutako Next Generation funtsak gauzatzen ari da), eta hala dago jasota, halaber, 2018-2028 aldirako Etxebizitza Planean, are gehiago esku-hartze...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR