43/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 24koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, abiarazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 4 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 43/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 24koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, abiarazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 4 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa. Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: “Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektoriala”. Proiektuaren xedea da Ega ibaiaren arroa batez ere Leringo eta Carcarko udal-mugarteetan hornitzen duen adarraren trazaduraren aldaketa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatua.

Erabakian jasotzen denez, “eraiki ahal izateko, desjabetuz lortuko da lurrak okupatzeko bermea, edo Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 1/2002 Legearen babesaren bidez, nekazaritzako azpiegituren jarduketaren onuradun diren lurren kasuan, Nafarroako Gobernuak jarduketa horretarako dekretua eman ondoren”.

Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartutako Erabakiaren bidez (2021eko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 24koan), “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 4 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa deklaratu zen nahitaezko desjabetzeari ekiteko. Aguas de Navarra SA sozietate emakidaduna da desjabetzearen onuraduna.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak informatu eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Abiaraztea “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 4 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko eremuan” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea.

2. Proiektua jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean. Epe horretan egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak aurkez daitezke idatziz, eta eranskinean jasotako ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR