43/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, familiaren esparrurako laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten duena, familia ugarietan eta gurasobakarretan 2021. urtean sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, eta horretarako behar den gastua egitea baimentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 43/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, familiaren esparrurako laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten duena, familia ugarietan eta gurasobakarretan 2021. urtean sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, eta horretarako behar den gastua egitea baimentzen duena. Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 12ko 159/2020 Foru Aginduaren bidez, familia ugarietan eta gurasobakarretan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi dira 2020tik 2023ra bitarterako; zehazki, honelakoak erosi edo ordezteko gastuetarako: entzumen protesiak, optikako gaiak eta ortodontziako tratamenduak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko II. Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea, bai eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea ere.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Gobernuaren 2020ko apirilaren 1eko erabaki baten bidez baimendu zen laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez ematea; hau da, eskaerak aurkezten diren ordenari jarraituz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuetan horretarako kreditua dagoen bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-dirua agortzen denean, eskaerak ezetsi eginen dira.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Familiei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onestea, 2021. urtean familia ugarietan eta gurasobakarretan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuak ordaintzeko, hau...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR