427/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Iruñeko Erruki Etxea zentroko egoiliarrek jaso beharreko gutxieneko arreta zerbitzu funtsezkoak arautzen dituena, egoitza horretako enpresa batzordeko kideek deitutako greba dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Susana Laya Muñoz andreak, Pedro Jiménez Gazpio jaunak, M.ª Mar del Río Romeo andreak, Jose Mari Elio Torres jaunak, Ana Rey Álvarez andreak, Joseba Soltxaga Fernández jaunak, M.ª Angeles Andrés Camarero andreak, Javier Soto Enériz jaunak, Jose Ignacio Alvés Vidaurre jaunak eta Beatriz Hernández García andreak, ELA, LAB, USO eta SATSE sindikatuetako enpresa batzordeko kide gisa, 2017ko azaroaren 22an aurkeztutako idazki baten bidez, grebara deitu dute abenduaren 2rako eta 3rako, Iruñeko Erruki Etxea egoitzan, honako ordutegi hauetan: gaueko txandako 06:00etatik 08:00etara, goizeko txandako 08:00etatik 10:00etara eta arratsaldeko txandako 20:00etatik 22:00etara.

Egindako jakinarazpenean, aipatutako enpresa batzordeetako kideek adierazi dute greba batzordea idazkiaren idazpuruan ageri diren pertsonek osatzen dutela eta langileen legezko ordezkariak direla.

Greba egiteko eskubidea, Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan aitortua, bateragarria izan behar da gizartearen funtsezko zerbitzuak ematearekin, Konstituzioaren testuak berak dioen bezala, eta horretarako behar diren bermeak ezarri behar dira. Konstituzio arloko jurisprudentziak behin eta berriro xedatu duenez, gutxieneko zerbitzuak ezartzerakoan kontuan hartu behar dira proportzionaltasun eta arrazionaltasun printzipioak, eta zerbitzu horiek ezartzea behar bezala arrazoitu behar da.

Zahar etxeak ezin dira eskutik utzi, horrek bertan bizi diren pertsonen zaintzan, osasunean eta bizitzan ondorio larriak eraginen bailituzke.

Zahar etxe horiek beren instalazioetan egun guztian zaindu eta lagundu beharreko pertsonak hartzen dituzte. Pertsona horiek zainketa pertsonala behar dute beren oinarrizko beharretarako, hori gabe kalte larriak izaten ahal baitituzte osasunean.

Grebarako deialdia dela eta, egoitzako arreta zerbitzua ezin da osorik eten. Izan ere, gizartearentzako funtsezko zerbitzua da, eta haren hartzaileak adineko pertsonak edo/eta mendekotasunak dituztenak direnez, gorabehera larriak gerta daitezkeela hartu behar da kontuan. Hori horrela, Konstituzio Auzitegiak dioenez, gizarteak ezinbesteko prestazioetarako duen eskubidea grebarako eskubidearen gainetik dago, eta funtsean agintari publikoek babestu behar dituzte gizartearen zati batek ezinbestean behar dituen zerbitzuak.

Beraz, gutxieneko zerbitzuak ezartzeko orduan, Konstituzioak grebarako aitortzen duen eskubidea errespetatu eta erabiltzaile horien ongizate pertsonala babesteko eskubidea bermatu behar da, Espainiako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR