4223/2016 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, salbuespeneko gaikuntza prozedura onesten duena Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren zentro eta zerbitzuetako gerokultore, zaintzaile eta etxez etxeko laguntzaile kategorietarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak 34. artikuluan ezartzen duenez, Gizarte Zerbitzuen eta Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren Lurralde-kontseiluak ezarriko ditu zentroak kreditatzeko irizpide komunak sistemaren prestazioen eta zerbitzuen eraginkortasuna bermatzeko, autonomia erkidegoen eta Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenak ezertan ukatu gabe.

Lurralde-kontseiluak Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren zentroak eta zerbitzuak kreditatzeko irizpide komunei buruzko 2008ko azaroaren 27ko Erabakia onetsi zuen. Erabakian ezarri zenez, lanbide-prestakuntzei dagozkien betebeharrak eskatu eginen dira, pixkana-pixkana, halako moduan non 2015ean zaintzaile, gerokultore eta etxez etxeko laguntzaile guztiek zeinek bere lanbide-prestakuntza izanen baitu.

Gerokultore edo zaintzailearen lanbide-prestakuntza lortzeko prozesua ezarri zenetik izan duen bilakaera eta emaitza kontuan hartuta, Gizarte Zerbitzuen eta Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren Lurralde-kontseiluak 2015eko urriaren 7an hartutako Erabakiaz zentroak eta zerbitzuak kreditatzeko irizpide komunei buruzko 2008ko azaroaren 27ko Erabakia hein batean aldatu, eta salbuespeneko gaikuntza prozedura bat ezarri zen 55 urtez gorakoentzat, esperientziari dagozkion baldintza batzuk betetzen dituztenentzat; horrekin batera, gaikuntza horiek eman eta luzatzeko prozedura gizarte zerbitzuen eta mendekotasunaren arloetan eskumena duten administrazioen esku utzi zen. Foru Komunitatearen kasuan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak beteko du zeregin hori.

Bestetik, beharrezkotzat jotzen da Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zaintzaileak aldi baterako kontratatzeko zerrendan daudenei deitzeko ordenaren arauak osatzea, 2015eko urriaren 7ko Erabakian ezarritako epe iragankorra amaitu arte.

San José Zentrorako zaintzaileak aldi baterako kontratatzeko deitzeko ordena honi jarraikiz eginen da:

–814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena, kontratazio zerrenden kudeaketarako araudi indarduna.

–Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak ezarritako irizpideak, eta

–Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren zentroak eta zerbitzuak kreditatzeari buruzko 2008ko azaroaren 27ko Erabakia, 2015eko urriaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR