41/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira autolikidazio ereduak 2020ko zergaldiari dagozkion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta ondarearen gaineko zergarako; ematen baitira horiek aurkezteko eta diru-sarrera egiteko arauak; eta ezartzen baitira bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 41/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira autolikidazio ereduak 2020ko zergaldiari dagozkion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta ondarearen gaineko zergarako; ematen baitira horiek aurkezteko eta diru-sarrera egiteko arauak; eta ezartzen baitira bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 82.1. artikuluaren arabera (testu bategin hori onetsi zen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez), zerga horri atxikiriko errentak eskuratzen dituzten subjektu pasiboek betebeharra izanen dute zerga horri dagokion aitorpena aurkeztu eta sinatzeko; gainera, aitorpenik aurkeztu beharrik ez duten subjektu pasiboek ere aurkezten ahalko dute, baldin eta kuota likidoa gainditzen duten atxikipenak eta konturako sarrerak jasan badituzte edo zatikako ordainketak egin, dagokien zenbatekoa itzul dakien.

Aipatutako testu bateginaren 82.2. artikuluan ezartzen denaren arabera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak onesten ahalko du aitorpena egiteko modalitate erraztu edo berezien erabilera, ezartzen ahalko ditu aitorpenak aurkezteko modua, epeak, tokia eta inprimakiak, eta zehazten ahalko ditu aitorpenarekin batera aurkeztu behar diren agiri eta frogagiriak.

Bestalde, testu bategin horren 83. artikuluak xedatzen duenez (hura garatu zen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onesten duen zergaren Erregelamenduaren 57. artikuluaren bidez), zerga horren aitorpena egitera behartuta dauden subjektu pasiboek, beren aitorpena aurkezten dutenean, beren zerga zorra zehaztu eta ordaindu behar dute tributuen gaietan eskumena duen departamentuko titularrak finkatutako tokian, moduan eta epeetan. Gainera, aukera ematen da dirua zatitan sartzeko, interesik eta errekargurik gabe, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

Testu bategin horren 84. artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasun Departamentuari subjektu pasiboei autolikidazioaren proposamen bat bidaltzeko, departamentu horretako kontseilariak ezartzen dituen baldintzetan. Subjektu pasiboek zerga betebeharrak errazago bete ditzaten, bereziki autolikidaziorako proposamenetatik ateratzen den emaitzaren diru-sarrera egin beharra denean, eta bat etorriz Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 51. artikuluarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 25. artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez), proposamen positiboen ondoriozko zorra bi zatitan helbideratuko da, horietako bakoitza zorraren %50ekoa, proposamenean berean ageri den banku-kontuan eta foru agindu honetan ezarritako egunetan. Dena dela, subjektu pasiboak proposamenaren ordainketa helbideratu nahi ez badu edo helbideratzeko kontua aldatu nahi badu, foru agindu honetan ezartzen dira ordainketaren helbideratzea deuseztatzeko edo aldatzeko beharrezkoak diren bideak.

Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio zerga arloko eskumena duen departamentuaren titularrari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zer kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Hori horrela, uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen dio, bere eskumenen barruan, foru dekretua garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan (aipatutako foru dekretuak baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen du Nafarroako Foru Ogasunaren esparruan).

Gaikuntza hori baliatuz, foru agindu honen bitartez onesten da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazio eredua, 2020ko ekitaldiari dagokiona.

Ondarearen gaineko zergari dagokionez, tributu hori arautzen duen azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 36. artikuluaren arabera, subjektu pasiboek honako kasu hauetan aurkeztu behar dute aitorpena: haien zerga-kuota, behin hura zehazturik zergari buruzko arauei jarraikiz, eta aplikaturik bidezkoak diren kenkariak eta hobariak, ordaintzekoa dela ateratzen denean, edo, halaber, egoera hori ez izan arren, haien ondasun edo eskubideen balioa, zergari buruzko arauei jarraikiz zehaztua, 1.000.000 eurotik gorakoa denean. Azkenik, lege testu horren 37. eta 38. artikuluen arabera, aitorpena aurkezten dutenek, alde batetik, autolikidazioa egin eta dagokion zenbatekoa sartu behar dute Ekonomia eta Ogasun Departamentuak finkatzen dituen tokian, moduan, epeetan eta inprimakietan, eta, bestetik, agindutako agiri eta frogagiriak aurkeztu eta aitorpena sinatu behar dute.

Azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 38. artikuluan Ekonomia eta Ogasun Departamentuari ematen zaion gaikuntza erabiliz (Ondarearen gaineko Zergari buruzkoa da foru lege hori), foru agindu honek Internet bidezko aurkezpen elektronikoa ezartzen du, modu bakar gisa, ondarearen gaineko zergaren 2020ko ekitaldiko aitorpenak aurkezteko.

Kontuan harturik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren 2020ko sortzapena gertatu dela, beharrezkoa da xedapen batzuk ematea autolikidazioen aurkezpena arautzeko, eta, orobat, ezartzeko tributu-zorrak ordaintzeko autolikidazio ereduak, moduak eta epeak, eta xedatzeko zergadunen eskura jartzen diren autolikidaziorako proposamenen baldintzak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Nor dagoen beharturik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztera.

1. Hitzarmen Ekonomikoaren 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ohiko bizilekua Nafarroan izan eta zerga honen menpeko errentak lortzen dituzten subjektu pasiboak behartuta daude aurkeztera 2020ko zergaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioa.

2. Familia-unitatea osatzen duten subjektu pasiboek zerga batera ordaintzen ahal dute, eta baterako autolikidazioa aurkeztu, jarraikiz Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren VI. tituluari (testu bategin hori onetsi zen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Kasu horretan, frogatu beharko dute honako lotura hauetako bat dagoela: ezkontza-lotura edo bikote egonkorra, bat etorriz Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 19ko 73/2014 Foru Aginduarekin (horren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko bikote egonkorren Erregistro Fiskalaren edukia eta funtzionamendua), edo, kasua bada, seme-alabak izatea (kasu honetan, bete beharko dituzte aipatutako testu bateginean ezarritako betebeharrak).

Baterako tributazioaren aukerak familia-unitateko kide guztiak hartu behar ditu. Haietako batek banako autolikidazioa aurkezten badu, gainerakoek ere banaka egin beharko dute autolikidazioa.

Familia-unitate bateko kide diren subjektu pasibo guztiek ez badute beren ohiko bizilekua Nafarroan eta baterako autolikidazioa aukeratzen badute, behartuta egonen dira aitorpena Foru Komunitatean aurkeztera lurralde horretan bizi bada likidazio-oinarri handiena duen familia-unitateko kidea, likidazio-oinarria kalkulatuta dagokion araudiari jarraituz.

3. Familia-unitaterik osatzen ez duten subjektu pasiboak edo, osatu arren, baterako zergapetzea aukeratzen ez dutenak ez daude aitorpena egitera beharturik baldin errentak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR