41/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana. Honen bidez, baimena ematen da Osasun Departamentuak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egiteko, hain zuzen ere, toki entitateentzako diru-laguntzak deitu eta emateko, ariketa fisikoa sustatzeko toki proiektuak gauzatu ditzaten.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2018ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorretan, honako partida hauek daude:

–Osasun Departamentua:

“Diru-laguntzak, udal entitateek ariketa fisikoa sustatzeko” izeneko 520001-51200-4609-313904 partida, 50.000 euroko kreditua duena. –Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua:

“Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko A50001-A5110-4609-336100 partida, 284.500 euroko kreditua duena. Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako udalerrien eta kontzejuen eskumena dela kirol jarduerak sustatzea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin elkarlanean aritzea eskolako umeentzako kirol jarduerak bultzatzeko eta guztientzako kirola sustatzeko. Halaber, Foru Komunitateko kirol administrazioari dagokio kirol jarduerak sustatzea horretarako laguntza eta diru-laguntzak emanez.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak institutu horri esleitzen dizkio Kirolari buruzko Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioari esleitzen dizkion eskumenak.

Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak ariketa fisikoaren sustapena eta laguntza sartzen ditu bere estrategietako askotan. Osasun Publikoaren 2016-2020ko Planak ere horiek jasotzen ditu.

Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 132/2015 Foru Dekretuaren 8.v) artikuluak Osasuneko zuzendari nagusiari eskumena esleitzen dio prestakuntzaren eta ikerketaren arloetako laguntzak, hitzarmenak eta diru-laguntzak deitzeko, emateko eta kudeatzeko, betiere osasunarekin loturik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39.1 artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek ahalmena dute beste organo batzuei emateko beren eskumeneko lan materialak, teknikoak edo zerbitzuak egiteko ardura, dela eraginkorragoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, hurrengo apartatuetan xedatutakoari jarraituz. Aipatutako 39. artikuluko 3. apartatuan ezartzen da ezen, kudeaketa lan bat departamentu berekoa ez den administrazio organo bati esleitzeko edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu baten menpeko erakunde publiko bati esleitzeko, bi kontseilari horien baimena beharko dela.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 6.2 o) artikuluaren arabera, Nafarroako kirol administrazioari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR