40/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide batzuk izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 14. artikuluan ezartzen du autonomia erkidegoko lege baten bitartez arautuko direla Gizarte Kontseiluaren osaera eta eginkizunak, baita haren kideen izendapena ere, eta adierazten du horien artean unibertsitateko idazkari nagusiak eta kudeatzaileak izan behar dutela.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak ezartzen du Gizarte Kontseiluak hiru berezko kide izanen dituela: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea. Orobat, lege horrek ezartzen du Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez izendatuko direla.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen ebazpen bitartez, unibertsitateko idazkari nagusia eta kudeatzailea izendatu dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 24an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Inés Olaizola...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR