4/2022 FORU LEGEA, martxoaren 22koa, Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 4/2022 FORU LEGEA, martxoaren 22koa, Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

    Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

    KLIMA-ALDAKETARI ETA ENERGÍA-TRANTSIZIOARI BURUZKO FORU LEGEA.

    HITZAURREA

    I

    Atmosfera eta ozeanoak berotzen ari dira eta, horren ondorioz, klima-aldaketa gertatzen ari da. Horrek ondorio larriak ditu gure ingurumenarentzat eta gure gizartearentzat. 2021eko abuztuaren 7an I. Lantaldeak eman eta Klima-aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldearen 6. txostenean sartuko den txosten batean adierazten denez, munduaren azaleko tenperaturak igotzen jarraituko du mendearen erdialdera arte gutxienez ere, aztertu diren agertoki guztien arabera. XXI. mendean, munduko tenperaturaren batez besteko igoera 1,5 °C-tik 2 °C-ra bitartekoa izanen da, hurrengo hamarkadetan CO 2 -aren isurketak eta berotegi-efektuko bestelako gasenak nabarmen gutxitzen ez badira.

    Klima-aldaketari aurre egitea premiazko erronka da, gero eta inpaktu larriagoa izaten ari baita ingurune eta sektore guztietan, dela ekosistemetan, dela biodibertsitatean, dela azpiegituretan, dela ekoizpen-sistemetan, bai eta gure osasun eta elikadura sistemetan ere.

    Hori dela-eta, lan egiteko konpromisoari heldu behar zaio, haren ondorioak arintzeko eta energia-eredu berri baterako trantsizioa prestatzeko, karbono gutxiko ekonomia zirkularrean oinarritua, eskura dauden baliabideak efizientzia handiagoarekin baliatzeko gauza izanen dena, eta berotegi-efektuko gasen isurketak eragiten dituzten energia fosilen ordez energia berriztagarrien erabilera progresiboa proposatuko duena.

    Testuinguru horretan kokaturik daude, batetik, moteltze-politikak; hau da, berotegi-efektuko gasen isurketak murriztea eta CO 2 -hustubiderako gaitasuna handitzea xede dituzten politikak; eta bestetik, egokitzapen-politikak, xede gisa dutenak klima-aldaketak ingurumenari nahiz ekonomia, osasungintza, azpiegiturak eta ekipamenduak bezalako gizarte-sistemei dakarzkien arriskuak murriztea.

    Zenbait organismok klima-larrialdiko adierazpenak onetsi dituzte; haien artean, Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Gobernuak, 2019ko irailaren 23an eta 24an; Europako Parlamentuak, 2019ko azaroaren 28an; eta Espainiako Gobernuak, 2020ko urtarrilaren 21ean. Halatan, justifikaturik dago Klima-aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko Foru Lege hau izapidetzearen beharra eta urgentzia, zeinak zehaztuko baitu emanen diren urratsen esparru juridikoa.

    Gaur egun gizateria atsekabetzen duten mehatxu handietako bik, klima-aldaketak eta COVID19-aren pandemiak, helburu amankomunak eskatzen dituzte: lidergo ausarta eta lankidetzazkoa. Koronabirusaren krisia agertu izanak eta geroko susperraldiak aukera eman behar dute mundua bide jasangarriago eta inklusiboago batetik eramateko. Bide horretan, klima-aldaketaren arazoari heldu, ingurumena babestu, biodibertsitatearen galerari aurre egin eta gizateriaren osasuna eta segurtasuna epe luzera bermatu beharko dira.

    II

    Parisko 2015eko akordioan mundu mailako konpromiso bat lortu zen klima-aldaketari buruz –COP21– Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru-konbentzioko aldeen 21. konferentzian, hain zuzen-, berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko, batez besteko tenperatura globalaren igoera 2 ºC-tik behera mantentzeko xedez, industria aroaren aurreko mailekin alderatuta; eta are, ahal bada, 1,5 ºC-tik behera mantentzeko ere, Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldeak 2018ko urriko txosten berezian gomendatu zuen bezalaxe.

    Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, 2019an munduko batez besteko tenperatura 1850-1900 epealdiko batez bestekoa baino 1,1°C gradu altuagoa izan zen. Estatuko Meteorologia Agentziaren arabera, Espainian tenperatura-igoera hori 1,7°C-koa izateraino iritsi da.

    Estatuko Meteorologia Agentziak egindako eskualdekako proiekzioek erakutsi dute tenperaturek igoera orokortua izanen dutela mende honen bukaerarako. Zehazki, 5°C-rainoko igoera aurreikusi da tenperatura maximoan, eta 4°C-rainokoa tenperatura minimoan. Igoera horrek zerikusia dauka bai bero-boladen iraupen luzeagoarekin, bai egun eta gau beroen kopuruaren portzentajearekin, bai izoztedun egunen kopurua gutxitzearekin. Prezipitazioaren bilakaerak beheranzko joera agertzen du eta, mende bukaeran, beherakada % 20rainokoa izan daiteke.

    Nafarroako Foru Komunitatean, LIFE IP NADAPTA proiektuaren baitan egin den “Klima-aldagarritasunaren azterketa. Nafarroako klima-eremuei eta Nafarroan aurreikusitako klimaren baldintza orokorrei buruzko txostena” izenekoan, 0,23ºC igo da tenperatura hamarkada bakoitzean 1991-2019 aldian, erreferentziako 1961-1990 epearekin alderaturik.

    III

    Parisko 2015eko Akordioaz landa, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onetsi zuen 2015eko irailean, mundu-mailako eta aplikazio unibertsaleko 17 helburu zehaztuta. Haien artean, berariaz jasotako helburua da neurri urgenteak hartzea klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko (13. helburua).

    Europako Batzordeak, 2019ko abenduaren 11n, “Europako Itun Berdea” onetsi eta hazkunde-estrategia berri bat ezarri zuen, klima-neutraltasuna 2050erako lortzeko helburuarekin, berotegi-efektuko gasen isurketa netorik gabea eta hazkunde ekonomikoa baliabide-erabileratik deslotuko denekoa, oinarri hartuta eraldakuntza teknologiko, ekonomiko eta sozial justuetan, zeinetan funtsezkoak baitira ikerketa eta berrikuntza. Itun Berdeko Inbertsio Plana asmo handikoa da, gutxienez bilioi bat euro mugiaraziko baitu inbertsio berdeetan, eta trantsizio justurako 100.000 milioiko funts bat ere bai, hurrengo hamarkadan klima-trantsizioa finantzatzen laguntzeko.

    Joan zen ekainean onetsi zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1119 (EB) Erregelamendua, 2021eko ekainaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita klima-neutraltasuna lortzeko esparrua eta aldatzen baitira 401/2009 (EE) eta 2018/1999 (EB) erregelamenduak.

    EB erregelamendu horrek zuzenbidean jasotzen du Europar Batasunaren helburua, klima-neutraltasuna 2050erako lortzearena, eta horrez gain helburu lotesle bat ezartzen du, hemendik 2030era bitartean berotegi-efektu gasen isurketa netoak gutxienez % 55 jaistea, 1990eko isurketa-mailekiko. Horretarako, Europar Batasuneko instituzioak eta estatu kideak talde gisa derrigortuta daude behar diren neurriak hartzera.

    Ildo horretan bertan, Europako Batzordeak “55 helburua” neurri-multzoa aurkeztu du (“Fit for 55”, ingelesez). Proposamen elkarlotuen multzo bat da, bideratua helburu bera lortzera, zeina baita hemendik 2030era arte eta harago trantsizio justua, lehiakorra eta ekologikoa bermatzea. Ahal den heinean, asmo handiagoko helburuak ezarri dira indarreko legeriarentzat, eta, beharrezkoa denean, proposamen berriak aurkezten dira. Orokorrean, neurri-multzoak indartu egiten ditu jada badauden zortzi legegintza-egintza, eta bost ekimen berri aurkezten ditu askotariko eremu politiko eta sektore ekonomikoetan: klima, energia, erregaiak, garraioa, eraikinak, lurraren erabilera eta basogintza.

    Estatu-mailan, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko maiatzaren 20ko 7/2021 Legea onetsi da, besteak beste helburu duela Espainiako ekonomia osoaren berotegi-efektuko gasen isurketak 2030erako % 23 murriztea 1990ekoekin alderatuta, eta klima-neutraltasuna 2050 baino lehen iristea. Lege horrekin batera, Energia eta Klimari buruzko Plan Nazional Integratua, Trantsizio Justurako Estrategia, Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzarako Ekintza Plana eta gisako beste tresna batzuk Energia eta Klimaren Esparru Estrategikoaren parte izanen dira. Foru lege honen edukia koordinatuta dago eta bat dator lege horren ildo orokorrekin.

    IV

    Nafarroako Foru Komunitatea, klima-aldaketaren aurka eta energia-trantsizioaren alde Estatuak eta nazioarteak hartu duten konpromisoarekin bat, pausoak ematen ari da norabide horretan. Horrela, 2015eko abenduaren 6an -Parisko Konferentzia (COP21) egin zenean-, Nafarroako Gobernuak Under2Mou Sarea izeneko ekimena sinatu zuen, mundu zabaleko 100 eskualde baino gehiagorekin batera, eta bere gain hartu zuen isurketak murrizteko konpromisoa, halako moldez non 2050ean 1990eko mailen azpitik egonen baitira % 80tik % 95era bitarteko neurrian. Sareko kide den heinean, Nafarroak hainbat betebehar ditu; adibidez, urtero informazioa eman behar du berotegi-efektuko gasen isurketen politikei, neurriei eta zenbaketei buruz, betiere datu-gardentasuneko sarearen helburuarekin bat.

    Nafarroako Gobernuak, 2018ko urtarrilaren 24ko Erabakiaren bidez, KLINa onetsi zuen, hau da, Nafarroako Klima-aldaketaren Ibilbide-orria, Gobernuaren beraren baitan eta gizarte-eragile interesatu guztiekin lan-, gogoeta- eta eztabaida-prozesua egin eta gero. KLINa ingurumen-estrategia integratua eta transbertsala da, politika sektorial guztiak bildu eta lerrokatzen dituena, nazioartean eta Europan klima-aldaketaz lortu diren konpromisoak jasotzen dituena, eta moteltze-helburu gisa finkatzen duena berotegi-efektuko gasen isurketen guztizkoa 2005. urteko isurketen aldean gutxienez % 45 murriztea 2030erako, eta %80, 2050erako; eta, moldatze-helburu gisa, Nafarroa lurralde jasangarria eta erresilientea izatea.

    KLINarekin batera, data berean, Nafarroako Gobernuak Nafarroako 2030era begirako Energia Plana onetsi zuen, beharrezkoa den energia-trantsizioari buruzko helburuak eta ekintza-ildoak ezarrita. Energia Planak, energia-plangintza ezartzeaz gain, beste plangintza sektorial batzuekiko integrazioa eta koordinazioa ezartzen ditu, hala nola industria, garraio, etxebizitza, ingurumen edota lurralde plangintzarekikoak. Nafarroako 2030era arteko Energia Planak energia-eredu berri baterako trantsizioaren ildo nagusiak ezarri ditu, oinarri harturik energia berriztagarrien garapenean, energia-sorkuntza eta -kudeaketan, haren energia-azpiegituren kudeaketan eta sektore guztien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR