4/2015 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 28koa, Ana Castillo Barcos Tolosa andrea Cascanteko notario izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2014ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez (2014ko abenduaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) erabaki zen hutsik zeuden notariotzak betetzeko lehiaketa (2014ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez egindako deialdia), eta Ana Castillo Barcos Tolosa andreari atxikitzen zaio Cascanteko (Nafarroa) plaza bat.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Lege horretan xedatutakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketa horren espedientea igorri du Nafarroako Gobernura.

Bidezko da, beraz, Foru Komunitatean hutsik dagoen notario postua hartuko duen izangaia izendatzea, indarra duen Notarioei buruzko Erregelamenduaren 23. eta 88. artikuluetan eta hurrengoetan eta Notarioen barrutien mugaketari buruzko otsailaren 9ko 173/2007 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera.

Hori horrela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR