39E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Koordinaziorako Batzordeko kideak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 39E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Koordinaziorako Batzordeko kideak. Otsailaren 10eko 10/2021 Foru Dekretuaren bidez (2021eko otsailaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua arautzen duen azaroaren 11ko 255/2015 Foru Dekretua, 7. eta 9. artikuluei testu berria emanez. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik:

7. artikulua. SITNAren Koordinazio Batzordearen osaera.

SITNAren Koordinazio Batzordearen osaera foru agindu bidez zehaztuko da. Foru agindu hori informazio geografikoko sistemen arloan eskumena duen kontseilariak emanen du.

9. artikulua. SITNAren Batzorde Iraunkorraren osaera.

SITNAren Batzorde Iraunkorraren osaera foru agindu bidez zehaztuko da. Foru agindu hori informazio geografikoko sistemen arloan eskumena duen kontseilariak emanen du.

Beraz, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria informazio geografikoko sistemen arloan eskumena duena izanik, bidezkoa da bi batzordeetako kideak izendatzea.

Horrenbestez, aipatu legezko araudiak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ondoko pertsonak hauek Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Koordinaziorako Batzordeko kide izendatzea, eta bertan duten funtzioa ezartzea:

  1. Batzordeburua: Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko titularra.

  2. Batzordeburuordea: Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko titularra.

  3. Berezko kideak:

    –Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuko titularra.

    –Kartografia Ataleko titularra.

    –Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko titularra.

    –Nastat Nafarroako Estatistika Erakundearen zuzendaritzako titularra.

  4. Kideak:

    –Barne Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

    –Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko titularra.

    –Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiko titularra.

    –Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko titularra.

    –Herri-lanen eta Azpiegituren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR