394E/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ollakarizketa aldean nekazaritzako azpiegituretako jarduketak hastea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 394E/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ollakarizketa aldean nekazaritzako azpiegituretako jarduketak hastea onesten duena. Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak ezartzen du lurzatiak biltzea funtsezko elementua izanen dela azpiegituren arloko jarduketetarako, eta hori ingurumen arloko tramiteekin koordinatu behar dela juridikoki, eta aldi berean tramitatu, baita ureztalur bihurtzeko, ureztalurrak modernizatzeko eta bide eta saneamendu sareak egiteko obrekin ere. Lurzati bilketaren oinarrizko helburua izanen da ustiategiak eta, hala bada, ureztaketa unitateak eratzea, ingurumenaren, agronomiaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntuetatik bideragarriak.

    Foru lege horretan xedatutakoaren arabera, nekazaritzako azpiegituretako jarduketa bat hasiko da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren foru agindu baten bidez; jarduketa balizko onuradunek egindako eskaera arrazoituaren ondorioz abiatu daiteke, betiere baldintza zehatz batzuk betetzen badira.

    2020ko martxoaren 2an, Ollakarizketako Kontzejuaren eskaera bat jaso zen zerbitzu honetan, kontzeju horretan lurzatiak biltzeko. Ustiategien 4 titularrek jarduketaren alde sinatu dute. Titular horiek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren menpeko Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emana duten jarduketa eremu horretako nekazaritza ustiategien %100 dira; hortaz, eskatzen den gutxieneko portzentajea (%70) gainditzen da. Era berean, Kontzejuak 2020ko otsailaren 20an egindako bilkuran hartutako Erabakia eta Txulapaingo Udalaren Osoko Bilkurak 2020ko otsailaren 28an hartutako Erabakia erantsi dira, non bi erakundeek Ollakarizketan lurzatiak biltzeko prozesua gauzatzeari buruzko iritzia ematen baitute.

    Ikusirik eskualde horretako inguruabar sozial eta ekonomikoak, beharrezkoa da nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea, lurzatiak bilduz.

    Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak Ollakarizketa aldeko nekazaritza azpiegituretan jarduketak hastea proposatu du, 100 ha inguruko eremu batean.

    Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR