389/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 19ko 81/2014 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zen.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren.

Estatutu horien 68. artikuluak Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritza ospitaleguneko zuzendaritza eta kudeaketa organo gisa aurreikusten du. Halaber, haren aurreko izena aldatzen du, hots, Erizaintzako Zuzendaritza.

Bestalde, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 19.2 artikuluak ezartzen duenez, zerbitzu asistentzialak, atalak eta unitateak Osasun Departamentuko titularraren foru aginduen bidez ezarriko dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Zehazki, Nafarroako Ospitaleguneari dagokionez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, zein irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitziren, osasun zainketen beste azpizuzendaritza bat sortu zuten. Hortaz, hiru azpizuzendaritza izan ziren guztira. Aldaketa horrek berarekin dakar zainketen erizaintza arloak beste era batera banatzea.

Bestalde, Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzak aldaketa bat proposatu zuen zainketen erizaintza arloetako bakoitzari erizaintza unitateak atxikitzen zaizkion moduan, helburu hauek bete zitezen: arlo bakoitzak bere gain hartzen duen lan karga ahalik eta parekoena izatea; antzeko prozesuen bidez bateratzea arloak; eta, azkenik, ezaugarri eta eduki antzekoa duten unitateak erizaintza unitateko burutza bakar baten ardurapean elkartzea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Foru aginduaren xedea.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzea.

  2. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzaren egitura.

    Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzak erantzukizun maila hauek ditu bere egituran:

    1. Zainketa Anbulatorioen eta Diagnostikoan Laguntzeko Zuzendariordetza.

    2. Prozesu Kirurgikoen Zainketen eta Baliabide Materialen Zuzendariordetza.

    3. Ospitalizazioko eta Urgentziazko Zainketen Zuzendariordetza Asistentziala.

    4. Zainketen erizaintza arloko burutzak.

    5. Erizaintza guardiako burutzak.

    6. Erizaintza unitateko burutzak.

  3. artikulua. Zainketen azpizuzendaritzen titularren eginkizunak.

    Zainketen azpizuzendaritzen titularrek eginkizun hauek dituzte:

    1. Atxikiak dituzten erizaintza unitateen funtzionamendua zuzendu, koordinatu, sustatu eta ebaluatzea.

    2. Bere jarduketa eremuko langileen jarduerak (arreta eta zainketakoak) sustatu eta ebaluatzea.

    3. Giza baliabideen eta baliabide materialen beharrak eta bitartekoak koordinatzea.

    4. Arlo eta unitate klinikoetako erizaintzako arduradunen jarduna antolatzea, eta langileen kudeaketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan irizpide bateratuak erabiltzen direla ziurtatzea.

    5. Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzaren titularrak agintzen dizkion gainerakoak.

  4. artikulua. Zainketen azpizuzendaritzen egitura orokorra.

  5. Zainketen azpiegiturek egitura hau izanen dute beren eginkizunak betetzeko:

    1. Zainketen erizaintza arloko burutzak.

    2. Erizaintza Unitateko burutzak.

  6. Prozesu Kirurgikoen Zainketen eta Baliabide Materialen Zuzendariordetzak, gainera, erizaintzako guardien burutzak izanen ditu bere egituran.

  7. artikulua. Zainketen erizaintza arloko burutzen eginkizunak.

    Zainketen erizaintza arloko buruen titularrek eginkizun hauek beteko dituzte:

    1. Bere arloko erizaintza unitateak eta haietako langileen jarduera kudeatzea.

    2. Erizaintzako langileen jarduerak (osasun-laguntza eta zainketetakoak) sustatu eta ebaluatzea.

    3. Bere ardurapeko arloa osatzen duten erizaintza unitateetako buruen jarduna koordinatzea, eta irizpideen batasuna bermatzea eriei ematen zaien osasun laguntzaren alderdi garrantzitsuenetan.

    4. Osasun Zainketen Zuzendaritzak ezarritako helburuak, politikak eta arauak bete daitezen arduratzea.

    5. Erizaintzako Zuzendaritzari eta kasuan kasuko Zuzendariordetzari urtero helburuak prestatzen eta ebaluatzen laguntzea.

    6. Osasun Zainketen Zuzendaritzaren titularrak edo kasuan kasuko zainketen azpizuzendaritzaren titularrak agintzen dizkioten gainerakoak.

  8. artikulua. Erizaintzako guardiako burutzen eginkizunak.

    Erizaintzako guardiako buruek eginkizun hauek beteko dituzte:

    1. Osasun Zainketen Zuzendaritzari atxikitako langileen laguntza orokorraren erantzukizuna beren gain hartzea, guardiako txandak dirauen bitartean.

    2. Zainketen estaldura egokia bermatzea, Osasun Zainketen Zuzendaritzako langileak esleituz, jardueraren arabera, eta, behar izanez gero, guardiako txandan dauden langileen mobilizazioa baloratuz.

    3. Langile sartu berriei argibideak ematea, unitateko burutzen titularrak kanpoan direnean.

    4. Osasun laguntzaren kalitatearen kalterako izan daitekeen gorabeheraren bat presaz konpondu beharra dagoenean egoera koordinatzea eta erabakiak hartzea.

    5. Erien zainketan eragina duten afera guztiak kudeatzea.

    6. Osasun Zainketaren Zuzendaritzak ezarritako helburuak, politikak eta arauak bete daitezen arduratzea.

    7. Osasun Zainketen Zuzendaritzaren titularrak edo Prozesu Kirurgikoen Zainketen eta Baliabide Materialen Zuzendariordetzaren titularrak agintzen dizkioten gainerakoak.

  9. artikulua. Erizaintza unitateetako buruen titularren eginkizunak.

    Erizaintza unitateetako buruek eginkizun hauek beteko dituzte:

    1. Unitatea eta hura osatzen duten langileak kudeatzea.

    2. Erizaintzako langileen jarduerak (osasun-laguntza eta zainketetakoak) sustatu eta ebaluatzea.

    3. Esleitutako langileak koordinatzea, irizpide bateratuak bermatuz pazientea zaindu eta laguntzeko alderdirik garrantzizkoenetan.

    4. Zuzendaritzarekin aritzea helburuak formalizatzen eta urteko ebaluazioa egiten.

    5. Osasun Zainketen Zuzendaritzak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR