381E/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022ko hondakinen funtsaren banaketa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 381E/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022ko hondakinen funtsaren banaketa. Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez hondakinen funtsa eratu zen, haren bidez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea.

    Hondakinen funtsa ingurumen arloan eskumena duen departamentuaren aurrekontuan txertatzen da, atal bereizi batean. Honako baliabide hauek ditu:

    1. Hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zerga biltzearen ondoriozko zenbatekoak.

    2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak hondakinen arloko araudia hausteagatik ezarritako zehapenetan bildutako zenbatekoak.

    3. Nafarroako Ogasunean hondakinak kudeatzeko eratutako finantza bermeen zenbatekoa, behin foru lege honen 41. artikuluan ezarritako prozedura tramitatu ondotik.

    4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrekontuan aurreikusten diren ekarpenak.

    5. Beste erakunde batzuek emandako dirulaguntza eta laguntzak.

    6. Partikularrek, enpresek edo instituzioek funtsari berariaz egiten dizkioten dohaintzak, jaraunspenak, ekarpenak eta laguntzak.

    7. Nafarroako Gobernuari sustapen eta komunikazio jardueretarako zuzenean egindako ekarpenak, ontzien hondakinak kudeatzeko (edo, ekoizlearen erantzukizun zabalduaren esparruan, hondakinak kudeatzeko garatzen diren beste sistema batzuetarako) ezartzen diren sistemekin sinatzen diren hitzarmenen ondoriozkoak, eta, hala badagokio, toki entitateek helburu horietarako erabiltzen ez dituztenak.

    8. Hondakinak kudeatzeko lanak finantzatzeko beste edozein ekarpen.

      2022ko hondakinen funtsak 5.042.161 euro ditu, hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zergatik heldu direnak, baita 101.114 euroko diru sarrerak ere, zeinek jatorria baitute hondakinen arloko arau-hausteengatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezartzen dituen isunetan. Hortaz, guztirako zenbatekoa 5.143.275 eurokoa da. Diru sarrera horiek kalkulatzeko, kontuan hartu da 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarteko aldia, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

      Foru agindu honen bidez banatzen dira 2022ko hondakinen funtsaren diru sarrerak, eta, horrekin, zenbait agindu betetzen dira; zehazki, honako hauetan ezarrita daudenak: 49/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, Hondakinen Funtsa arautzen duena; eta 14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa. Izan ere, azken horren 43. artikuluan ezartzen denez, “hondakinen funtsa izeneko aurrekontu partida banatzeko modua ingurumenaren arloko eskumenak dituen departamentuak erabakiko du urtero, Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoari kontsulta egin ondotik, hondakinen hierarkiako goiko mailadiak lehenetsiz eta helburuak betetzea eta ingurumen larrialdia kontuan hartuta, hondakinen fluxu bakoitzak hartarako egiten duen ekarpen ekonomikoaren proportzioan eta honako arlo hauen arabera (...)”.

      Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren bidez, urteroko azterketa egin du, jakiteko zer egoeratan dagoen hondakinen kudeaketa Nafarroako Foru Komunitatean, eta proposamen bat egin du funtsa banatzeko. Hitzartutako proposamen hori 2021eko urriaren 19an helarazi zaie Hondakinen Partzuergoari eta Iruñerriko Mankomunitateari. Eta bi entitateek, aurrez hitzartutako hilabeteko epearen barruan egin dituzte I. eranskinean ageri diren iruzkinak. Artxibo horretan bertan daude, halaber, iruzkin horiei emandako erantzunak eta arrazoiak.

      Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta jaso diren ekarpenak, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak proposatu du zenbatekoak proportzioan banatzea, hondakinen fluxu bakoitzaren diru ekarpenaren arabera, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 3. artikuluan bildutako definizioekin, eta kontuan harturik Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluko arloak. Hona hemen banaketa hori:

    9. Etxeko hondakinen fluxua. 2.740.945 euro, toki entitateei dirulaguntzak emateko, baldin eta entitate horiek esleituta badute etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena, eta hondakinen funtsa eratzeko ekarpena egin badute kontzeptu horregatik. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluarekin bat, toki zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatu daitezkeenez, laguntza lerroetan sartuko dira zerbitzuak emateko eta pertsonifikatzeko eredu guztiak. Honela banatuko da kantitate hori, bat etorriz uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 8.1 artikuluan ezarritakoarekin: 2.350.000 euro, prebentzioarekin eta gaikako bilketarekin zerikusia duten jarduketetarako, eta 390.945 euro, hondakinen kudeaketarekin loturiko jarduketetarako.

    10. Arriskutsuak ez diren bestelako hondakinen fluxua. 1.412.840 euro, enpresei dirulaguntzak emateko, proiektuak gauzatu ditzaten industriako hondakinen arloko prebentzioan, berrerabiltzeko prestakuntzan eta birziklatzean.

    11. Eraikuntza eta eraisteetan sortutako hondakinen fluxua, eta hondeatutako material naturalak. 629.460 euro, enpresei eta toki entitateei dirulaguntzak emateko, optimizatu eta hobetu daitezen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak birziklatzeko eta balorizatzeko sistemak, eta balorizatu daitezen hondeatutako material naturalak.

    12. Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak. 360.030 euro. Ikerketetarako eta lan teknikoetarako diren 40.000 euroetatik 30.271 eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen eta industriako hondakinen azterketa teknikoen kontratuetarako dira; 216.747 kutsatutako lurrei buruzko lanak (enkarguak), karakterizazioak eta zati guztietarako hainbat lan egiteko dira; 52.982 euro datuen trazabilitate, kontrol eta teleizapidetze sistemak hornitzeko dira; eta 20.030 euro eremu degradatuak lehengoratzeko jarduketak egiteko dira.

      Adierazitakoarekin bat, erabiliz Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR