380/2016 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, abenduaren 23ko 316/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez aldi baterako ordezkoak izendatu ziren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularrentzat.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 23an eman 316/2015 Foru Aginduaren bidez aldi baterako ordezkoak izendatzen dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularrentzat.

Irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen, eta zerbitzu berriak sortu zituen Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian.

Aldi baterako ordezkoak abenduaren 23ko 316/2015 Foru Aginduaren bidez aurreko egituraren arabera izendatu zirenez Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari dagokionez, bidezko da foru agindu hori aldatzea Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko oraingo egitura osatzen dutenek egin ditzaten zuzendaritza nagusi horretako ordezkapenak, kasua bada.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2. puntua aldatu zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 316/2015 Foru Aginduari. Testu hau...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR