37/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluko kideak berritzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

45. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 37/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluko kideak berritzen dituena. Otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua sortu eta arautu zen. Kide anitzeko organo hori kontsulta eta aholkularitza organoa da. Zehazki, azterketa, eztabaida, partaidetza eta aholkularitza foro bat da, foru zuzenbide zibila mantendu, eguneratu eta hedatzeko, eta hura mantendu, aldatu eta garatzeko proiektuetan herritarren eta instituzioen partaidetza sustatzeko.

Otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikita dago Lehendakaritza Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, zeinak emanen baitizkio modu egokian jarduteko behar dituen bitarteko materialak eta giza baliabideak.

Ulertu behar da aipamen horiek, gaur egun, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari eta Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari buruzkoak direla, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu egitura ezartzen duenak, 2. artikuluan xedatutakoarekin bat, bai eta urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 8. artikuluan xedatutakoarekin bat ere, ezartzen baitu Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak beteko dituela foru zuzenbide zibilaren eta Nafarroako zuzenbidearen sustapenaren arloko eskumenak oro har.

Otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera eta kontuan hartuta gaia dela-eta hura atxikia duen departamentuaren egitura organiko berria, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluak kide hauek izanen ditu:

  1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria. Kontseiluko burua izanen da.

  2. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia. Kontseiluko buruordea izanen da.

  3. Justiziako zuzendari nagusia.

  4. Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendaria, idazkari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR