37/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, Sandra Ollo Razquin andreari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 37/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, Sandra Ollo Razquin andreari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona. Filologia Hispanikoan lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean. Nafarroako Unibertsitateko Félix Huarte Estetika eta Arte Garaikideko Katedran hasi zen lanean, eta zentro horretan bertan irakasle izan zen Espainiako Hizkuntza eta Kulturaren Institutuan.

2008an Jaume Vallcorbak sortutako Acantilado argitaletxean sartu zen. Geroztik, argitalpenen arloan aritu zen bakarrik, editore eta kudeatzaile gisa. 2014an, argitaletxearen zuzendaritza hartu zuen bere gain. Gaur egun, Pompeu Fabra Unibertsitateko literaturari, arteari eta pentsamenduari buruzko azterlan konparatiboen master-tesiarekin uztartzen du argitaletxeko lana.

Acantilado argitaletxe independente bat da, 1999an sortua. Katalogoa zeharkako gogoetarako espazio gisa hartzen da, non garai eta genero bateko eta besteko liburuek elkarrekin hitz egiten duten eta gero eta aberatsagoa den unibertso bat osatzen duten. Argitaratu beharreko lanak aukeratzea bezain garrantzitsua da testuen edizioa, itzulpenekiko ardura eta liburuaren elaborazio material eta formala. Horrek guztiak bereziak egiten ditu Acantiladoko liburuak, ez bakarrik itxura berezia dutelako, baita ongi zahartzen direlako eta oso irakurketa erosoa egiteko aukera ematen dutelako ere. Gaur egun, hogei urte igaro eta gero, argitaletxeak izugarrizko onarpena du publikoaren eta kritikaren aldetik, eta urteotako ibilbideak balio izan du irakurleekiko konplizitatea estutzeko eta, horrela, literaturaren eta pentsamenduaren espazioa zabaltzeko Espainian eta Latinoamerikan.

Sandra Ollo andrea Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR