37/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

84. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 37/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena. ZIOEN AZALPENA

Aldi baterako kontratuekin eta araubide administratiboan irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 7ko 51/2018 Foru Aginduaren bidez arautu dira orain arte.

Foru agindu hori, ordea, baliogabe deklaratu dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko zenbait epaik, haren tramitatzean formazko akats bat egin zelako, alegia, ez zelako bete aldez aurreko kontsultaren tramitea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluak ezartzen duena. Epai horiek ez dira oraindik irmoak, haien inguruko intzidente prozesal batzuk ebazteko daudelako.

Epai horiek irmo bihurtuz gero, Hezkuntza Departamentuak ez luke aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko araurik izanen, eta beraz, beharrezkoa da aurrea hartzea arau-hutsune hori gertatzeko aukerari.

Foru agindu honen helburu nagusia aipatutakoa bada ere, orain indargabetuko denak indarra izan duen bitartean atzeman da zenbait puntu daudela hobetzeko modukoak, eta hobekuntza horiek luza gabe egin daitezke, geroago aldaketa sakonagoak egitea galarazi gabe; honakoak dira:

Kudeaketa arauetan aurreikusirik dagoenez, kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan edo kontrataziorako izangaien zerrenda orokorrean lehendik dauden izangaiek nahitaez aurkeztu behar dute beren kidego, espezialitate eta hizkuntzari dagokion oposizioaldiko lehen ariketara, zerrenda orokorrean jarraitu nahi badute, bestela zerrendatik kanpo geldituko baitira, salbu eta 6. artikuluan xedatutakoaren kasuan.

Horrek disfuntzio larri bat eragiten du, hautapen prozesuetan islatzen dena; izan ere, arau horrek behartzen ditu prozesuetara aurkeztera horiek gainditzeko asmoa dutenak ez eze –normala den bezala–, lehenagotik zerrendetan egon eta horietan jarraitzea beste asmorik ez dutenak ere.

Ondorio hori saihesteko, 5.1.B) artikulua aldatzen da, honela: zerrendetan lehendik sartuta dagoenak bertan jarraitzeko, aski izanen da hautapen prozesuko edozein espezialitate eta hizkuntzatara aurkeztea.

Beste alde batetik, “landa eskola” deitutakoetan, hau da, ondorio hauetarako, guztira bost unitate edo gutxiago duten haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetan, betidanik zailtasunak izan dira langileen plantillak egonkortzeko. Ikastetxe hauetako lanpostu hutsak betetzen zailak direla ulertuta, zenbait abantaila ezartzen dira horietara aurkezten direnentzat, betetzen eta egonkortzen laguntzeko asmoz. Neurri horien helburua da 2019-2023 legealdiko Akordio Programatikoaren 3.1.21 puntua betetzea, non landa eskolen aldeko apustu garbia egiten baita, betiere “haien antolaketa, funtzionamendua eta plantillak aintzat hartuta”, eta berariaz aipatzen baitira hura egonkortzea lortzeko neurriak.

Amaitzeko, kudeaketa arauen 7.7 eta 8.9 artikuluetan aurreikusirik dagoenez, “artikulu honen babesean eratzen diren aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda berariazkoak [probak eginez nahiz probarik gabe] indarrean egonen dira kasuan kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzan sartzeko beste deialdi bat ebatzi arte.”

Planteatzen den aldaketaren helburua da saihestea zerrenda berariazko horiek (besteekin behar bezala ordenatzea galarazi gabe) indarra gal dezaten nahitaez kasuan kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzan sartzeko hautapen prozedurak egiten direnean, horren ondorio bakarra delako zerrendak prestatzen egindako lana eta ahalegina errepikatzea. Beraz, indarraldia mugagabea izatea planteatzen da.

Foru agindu hau unibertsitatetik kanpoko irakasleen Mahai Sektorialeko sindikatuekin negoziatu da, baina ez da akordiorik lortu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

1. Foru agindu honen xedea da, alde batetik, irakasle lanpostuak aldi baterako kontratazioaren bitartez betetzeko prozedura arautzea, eta bestetik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuetan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko izangaien zerrendak kudeatu eta arautzea.

2. Hemen biltzen den araudiari jarraikiz aldi baterako kontrataziorako eratzen diren izangai zerrendak, bai eta zerrenda horiek kudeatzeko arauak ere, foru agindu honek indarra hartzen duen unean berean hasiko dira aplikatzen, lehenengo xedapen iragankorrean xedatutakoa galarazi gabe.

2. artikulua. Kontratazio modalitateak.

Hezkuntza Departamentuak irakasleak kontratatzen ahalko ditu hezkuntza arloan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko, bai eta lanpostuen titularrak ordeztu ahal izateko ere, hori bidezkoa denean.

Administrazio kontratua izanen da erabiliko den kontratazio modalitatea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duen araudian xedatutakoari jarraikiz.

Iraupena ezin da urtebetetik gorakoa izan, eta ez du inola ere gaindituko hurrengo ikasturtearen hasiera eguna.

3. artikulua. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

Hezkuntza Departamentuak kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean osatzen ahalko ditu aldi baterako kontrataziorako izangai zerrendak. Horietan lehentasun hurrenkera hau izanen da:

Lehena. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda, hau da, oposizioaldia gainditu arren, kasuan kasuko deialdiko sarrerako hautapen prozedura gainditzen ez duten pertsonek osatzen dutena.

Bigarrena. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorra.

Hirugarrena. Aldi baterako kontrataziorako izangaien berariazko zerrendak, hautapen proben deialdiaren bidez edo zerrendak irekitzeko deialdiaren bidez osatuko direnak.

Laugarrena. Enplegu zerbitzu publikoen bitartez hautatutako izangaien zerrendak.

4. artikulua. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

1. Lanposturik lortzen ez duten izangai gaindituen zerrendan egonen dira, Hezkuntza Departamentuak kasuan kasuko kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko egindako azken deialdiko oposizioaldia gainditu arren, lanposturik eskuratzen ez duten izangaiak.

2. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan izangaiak honela ordenatuko dira kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagokion zerrendan: oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batuketa ponderatuaren ondorioz ateratzen den puntuazioaren arabera.

Aurrekoa gorabehera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera kontratatuko dira, horren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutua.

3. Artikulu honetan xedatutakoari jarraikiz osatzen diren zerrendak indarrean egonen dira harik eta aldi baterako kontrataziorako beste zerrenda bat onesten den arte kasuan kasuko irakasle kidego, espezialitate eta hizkuntzan oposizioaldia bai baina hautapen prozesua gainditzen ez duten izangaiekin.

5. artikulua. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorra.

1. Honako pertsona hauek osatuko dute aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorra kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean:

  1. Hezkuntza Departamentuak dagokion kidego, espezialitate eta hizkuntzarako deitutako sarrerako azken hautapen prozeduran aurkeztu diren izangaiak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

    1. Oposizioaren lehenengo ariketara aurkeztu izana.

    2. Oposizioaldian puntuazio positiboa jaso izana.

    3. Foru agindu honen I. eranskinean espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako zehazten diren titulazio baldintzak betetzea.

      Baldintza hori ez da frogatu beharko baldin eta pertsona hori lehenagotik badago kidego, espezialitate eta hizkuntza horretako zerrenda indardun batean.

    4. Foru agindu honen 14.1 artikuluko f) eta g) ataletan agertzen diren baldintzak betetzea.

    5. Hautapen prozesuko ariketa praktikoa gainditu izatea zerrenda orokorraren parte izateko sarrerako hautapen prozeduraren deialdiak berak zehazten dituen espezialitate eta hizkuntzetan.

      Atal honetako erregulazioaren arabera zerrenda orokorrean sartzen diren pertsonak bertan ordenatzeko, kontuan hartuko da sarrerako hautapen prozedurarako eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako merezimenduei foru agindu honen II. eranskineko baremoa aplikatzetik ateratzen den puntuazioa.

  2. Kasuan kasuko kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan sartzeko azken hautapen prozesuaren ondorioz sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda berriak onesten diren unean indarra duten zerrenda orokorretan ageri diren izangaiak, baldin eta ondoko beharkizunak betetzen badituzte:

    1. Hezkuntza Departamentuak onetsitako deialdi beraren arabera irakasleen beste kidego, espezialitate edo hizkuntza batean sartzeko hautapen prozedurako oposizioaldiko lehenengo ariketara aurkeztu izana.

    2. Oposizioaldian puntuazio positiboa jaso izana.

    Atal honetako erregulazioaren arabera zerrenda orokorrean sartzen diren izangaiak bertan ordenatzeko, kontuan hartuko da sarrerako hautapen prozedurarako eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako merezimenduei foru agindu honen II. eranskineko baremoko irakasle gisa duten esperientziaren atala aplikatzetik ateratzen den puntuazioa.

  3. Hezkuntza Departamentuak dagokion kidego, espezialitate eta hizkuntzan sartzeko hautapen prozedura deitzen duen ikasturtean zerbitzuak gutxienez kontratu baten bidez eman dituzten irakasleak, betiere kontratu hori bukatzean izangaiak jarraitzen badu kidego, espezialitate eta hizkuntza horretarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR