367E/2018 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, Alberto Pérez Martínez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren 170/2013 Foru Aginduak, azaroaren 21ekoak, Alberto Pérez Martínez jauna Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko buru izendatu zuen.

2018ko abuztuaren 24an Alberto Pérez Martínez jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burutzatik kentzeko proposamena gauzatu zen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak hala eskatuta. Harekin batera profesional hori kargutik kentzeko txosten justifikatzailea egin eta interesdunaren esku gelditu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR