36/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira departamentu honetako gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak 2023ko otsailaren 15erako iragarritako greba deialdia dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 36/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira departamentu honetako gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak 2023ko otsailaren 15erako iragarritako greba deialdia dela eta. LAB, CCOO, ELA, UGT eta STEILAS sindikatuek greba orokorrerako deialdia egin dute 2023ko otsailaren 15erako.

Kontuan harturik Administrazioak orokorrean ematen dituen zerbitzu batzuen izaera publiko eta funtsezkoa (zenbait esparrutan bereziki), beharrezkoa da neurriak hartzea herritarrei konpondu ezinezko kalteak saihesteko. Kontuan hartu behar da, halaber, langile publiko guztiek eskubide konstituzionala dutela iragarritako lanuztean parte hartzeko ala ez, eta eskubide hori, orobat, Administrazioko zentroen eta bulegoen funtzionamendua bermatuz babestu behar da.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuaren bidez, behar diren neurriak hartu ziren, greba deialdiak direla-eta, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen ezinbesteko zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko. Foru dekretu horrek, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei eta erakunde autonomoetako organo eskudunei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, betiere greba-deialdia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko organo eskudunek behar diren jarduketak egin dituzte Greba Batzordearekin, eta, hala, gutxieneko zerbitzuak emateko behar diren langileak zehaztu behar dira.

Begien bistako segurtasun arrazoiak direla eta, ezinbestekoa da Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuaren eta Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuaren funtzionamendua bermatzea; izan ere, zerbitzu hori babes zibilaren arloko funtsezko zerbitzu publikoetako bat da, eta ezinbesteko bermea da larrialdi-egoerei aurre egiteko, etengabe erabilgarri dagoelako eta espezializatuta dagoelako. Horretarako, suhiltzaile-etxe bakoitzean gutxieneko operatibo bat hartu da oinarri gisa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren urriaren 20ko 112/2020 Foru Aginduan ezarri zena (foru agindu horren bidez, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren lurralde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR