36/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, César Oroz Martija jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 36/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, César Oroz Martija jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona. César Oroz Martija jauna (Iruña, 1968) Nafarroako marrazkilari eta umoregilea da, 1991z geroztik Diario de Navarran egunero marrazten duen egunerokotasun handiko atalarengatik ezaguna. Atal horrek, Punto Final izenekoak, Orozek bateko eta besteko gaiei buruz daukan bertsio partikularra eskaintzen du, ikuspegi umoretsu oso burutsu batetik betiere: Nafarroako, nazioko eta nazioarteko gaurkotasun politikoa, nafarren eta gipuzkoarren arteko auzo-gatazkak, Nafarroako kirolaren gorabeherak eta, bereziki, Indurainenak eta Osasunarenak, Camille hartza..., eta marrazkilari honek maisutasunez islatutako beste hainbat eta hainbat gai.

Diario de Navarrako bineta horretaz gain, antzeko lanak egin ditu beste komunikabide batzuetarako, eta lankidetzan aritu da El Jueves (2005/2011) eta OrgulloySatisfacción (2014/2017) aldizkari satirikoetan, ABCren igandeetako aldizkarian (2006/2010) edo Sibaritas (2005/2009) eta Actualidad Jurídica Aranzadi (2013/2016) aldizkarietan. Era berean, kartel eta ekitaldietarako ilustrazio ugari egin ditu enkarguz (Zezen Feria, 2006ko Sanferminak), peñetako pankartak, erakusketak (azkena Nafarroako Kontuen Ganberaren urteurrena dela-eta, 2021ean), elastikoak eta era guztietako marrazkiak.

Egileak landutako gai batzuek berezko pisu espezifikoa hartu dute eta argitalpen bihurtu dira. Horrela, hogei liburu inguru argitaratu ditu. Liburu horien artean honako hauek nabarmendu daitezke: Humor en Rojo (1989), Annus Horribilis (1995), Hemos estado ahí (1997), Piso de estudiantes (1997), Camille y otras fieras (1999), Hermano guipuzcoano (2001), ¿Por qué lo llaman anexión cuando quieren decir conquista? 1512-2012 (2012), Todo San Fermín. 20 años de fiesta y humor (2013), Lo que diga Shakespeare!!!! Navarreando por la literatura universal (2018) eta, azkenik, Aquel año de mierda!! (2020), COVID-19ari buruzkoa.

2004an, ABC egunkariak Umore Grafikoko Mingote Saria eman zion urte horretan Diario de Navarra egunkarian argitaratutako tira batengatik, eta 2018an...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR