36/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta haiek egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 36/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta haiek egiaztatzeko prozedura ezartzen duena. Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren bidez, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu ziren, eta haiek egiaztatzeko prozedura ezarri.

Foru agindu hori onetsi zenetik denbora luzea igaro denez, eskatutako berariazko eskakizunak aztertu dira, eta agerian geratu da, alde batetik, eskakizun horiek aldatu egin behar direla, bai eskakizun batzuk gehituz, bai beste batzuk ezabatuz, bai eskakizunak egiaztatzeko baldintzak aldatuz; eta, bestetik, prozedura bat ezarri behar dela, arinagoa izanen dena –eskabideak aurkezteko epea beti irekita egonen baita– eta eskabideak ebazteko epea murriztuko duena, baldintzak egiaztatzeari kalterik egin gabe.

Irakasleen eskakizunak irakasleen administrazio-kontratazioarekin lotuta egonik, komeni da, halaber, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Agindua aldatzea (foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko). Horrela, aipatutako foru aginduaren 7. eta 8. artikuluetan araututako berariazko zerrenden deialdietan, aurkezten ahalko dira interesdunek betetzen dituzten eskakizunak egiaztatzeko agiriak, foru agindu honetan eskakizunak egiaztatzeko arautzen den berariazko prozedura tramitatu beharrik gabe; izan ere, egiaztatu ahal izan dituzten eskakizunak jasota geldituko lirateke izangaien zerrendan hasieratik.

Horretarako, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Xedea.

1. Foru agindu honen helburua da irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztea eta haiek egiaztatzeko prozedura ezartzea.

2. Foru agindu hau aplikagarri duten langileek eska dezakete bertan araututako eskakizun guztiak egiaztatzeko.

3. Berariazko eskakizun bat frogatzen duen irakasleak eskakizun hori duen lanpostua aukera dezake, baldin eta lanpostu hori eskaintzen bada bera titularra den espezialitate eta hizkuntza berean, edo aldi baterako kontratatua izateko sartua dagoen zerrendan.

4. Foru agindu honetan araututako eskakizunak soilik galdegin daitezke ikasturtearen hasieran edo ikasturtean barna destinoak esleitzeko ekitaldietan irakasleei eskaintzen zaizkien lanpostuetan.

5. Funtzionarioek berariazko eskakizunak frogatzeak ez dakar inolaz ere beste espezialitate bat lortzea.

2. artikulua. Eremu subjektiboa.

Eskakizunak egiaztatzeko eska dezakete unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioek eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko aldi baterako kontrataziorako izangaiek, baldin eta foru agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte.

3. artikulua. Eskatzaileen betebeharrak.

1. Irakasle funtzionarioek baldintza hauek bete behar dituzte eskakizunen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR