36/2017 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, abuztuaren 7ko 31/2017 Foru Agindua zuzentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak abuztuaren 7an emandako 31/2017 Foru Aginduaren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa onetsi zen.

Lehiaketa horren oinarri arautzaileen “Aurizko eskaintza teknikoen balorazioa” izeneko 14.1 oinarriko “Euskarazko programazioa” atalaren idazketan akats bat atzeman da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Atzemandako akats materiala zuzentzea abuztuaren 7ko 31/2017 Foru Aginduak deitutako irrati lehiaketaren oinarri arautzaileen 14.1 oinarriko “Euskarazko programazioa” epigrafearen testuan. Epigrafe horren zuzeneko testua honako hau da: “Euskarazko programazioa (gehienez 20 puntu): 20 puntu emanen zaizkie programazio osoaren gainean euskarazko emisioa %50ekoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR