357/2018 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua: Salva Doktorearen kalea 1, 3, 5 eta 7, Labayen Doktorearen kalea 17 eta 19, eta Sanduzelai kalea 5, Sanduzelai auzoan (Iruña).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze alorrean egindako esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko eremu, etxadi edo bizitegi multzo batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela bizitegi multzo bakar baten esparrua gainditzea. Asmoa da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratua egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak) bai administratibotik ere (espediente bateratua aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta aldi berean eraikuntzako eta arkitekturako irtenbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxadi edo eremuetan.

Aipatutakoaren arabera, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da, 60 etxebizitzarentzat, 7 bizitegi multzotan banatuak, Iruñeko Sanduzelai auzoan. Hauek dira:

–Salva Doktorearen kalea 1, 3, 5 eta 7 zenbakiak.

–Labayen Doktorearen kalea 17 eta 19 zenbakiak.

–Sanduzelai kalea 5.

Eskaera aurkeztu denean ez da gehitu Salva Doktorearen kaleko 7. ataria.

Sanduzelaiko “alde zaharrean” eraikitako eraikinak dira, 1970ekoak, antzeko jatorrizko eraikuntza mota dutenak (berokuntzarik eta isolamendu termikorik gabe), eta bi kasutan igogailurik gabe jarraitzen dute. Osotasun koherentea dira, alderantzizko “u” forma dutenak, eta esparrurako uniformetasun irizpideak ezarri dira.

Bertan aplikatu beharreko hirigintza araudia Iruñeko Udal Plana da. Hortaz, lurzatia Sanduzelai, VI. Unitate Integratuan, 1. eremuan sartuta dago. Nabarmentzeko modukoa da alderdi ahulean daudela eraikinak, hala deklaratu baitu Iruñeko Udalak. Jarduketen xede dira irisgarritasunerako hobekuntzak, inguratzailea termikoa hobetzea eta beste hobekuntza batzuk.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak daude, eta horien arabera espedientea aztertu ondoren zuzena dela egiaztatu da: herritarrek parte hartzeko betebeharra eta Iruñeko Udalaren parte hartzeko betebeharra betetzat jotzen da, eta proposatutako irtenbide teknikoa birgaitzearen alorreko jarduketa babesgarri gisa kalifikatu daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onetsi behar dituela foru agindu baten bidez.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR