35/2022 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

264. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 35/2022 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2023RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKOA.

  1. TITULUA

    Kredituak eta horien aldaketak

  2. KAPITULUA

    Hasierako kredituak eta horien finantzaketa

    1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren eremua.

    1. Onetsi egiten dira 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

    1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren erakundearen aurrekontua.

    2. Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

    3. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

    4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

    5. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

    6. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontua.

    7. Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren aurrekontua.

    2. Halaber jasotzen da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren aplikazio esparruan dauden beste subjektu eta entitate batzuen aurrekontuei buruzko informazioa, lege organiko horren 6.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

    2. artikulua. Kredituen eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

    1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetze aldera, onesten dira 5.748.951.173 euroko zenbateko bateratua duten kredituak.

    2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan likidatu asmo diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 5.748.951.173 euro egiten dute, bateratuta.

    3. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat, gastu ez-finantzarioaren muga, behin Toki Ogasunen Funtsa eta Estatuarentzako ekarpena deskontatu ondoren, 4.300.512.485 eurokoa da, diru-sarrera ez finantzarioak, kontabilitate nazionalaren doikuntzak eta baimendutako defizita batuta.

  3. KAPITULUA

    Aurrekontu-kredituen aldaketa

    3. artikulua. Aurrekontu-kredituen aldaketa.

    Aurrekontu-kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko aginduen araberakoak izanen dira, foru lege honek agindu horiek aldatzen ez dituen heinean.

    Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko partiden arteko funts-mugimenduak, baldin eta, partida horietan agertzen diren kredituek helburu bera izan arren, partida horiek ezberdinak badira Europar Batasunak horretara behartzeagatik, gastuen erabilera hobeto kontrolatzearren, gastuak hein batean hark kofinantzatuak izatearen ondorioz.

    Partida zer departamenturi dagokion, departamentu horren titularrak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

    4. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontu-aldaketak.

    1. Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, zilegi izanen du beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak baimentzea, beharrezkoak direnean Europar Batasunak kofinantzatutako programak eta proiektuak ahalik eta hobekien betetzeko ekitaldian zehar, jarraituz Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak ondoren eginiko aldaketei. Aurrekontu-aldaketak gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

    2. Kreditu-aldaketak eragin zuzena badu Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten partidetan, aldez aurretik Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da. Salbuetsirik daude Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako kredituei eragiten dieten aldaketak.

    5. artikulua. Kreditu-zabalpenak.

    Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko 1. apartatuko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, zabalgarritzat joko dira, 2023ko ekitaldiari dagokionez, helburu hauek dituzten partidak edo aipatu helburuetara bideraturik ekitaldian zehar sortu beharrekoak: terrorismoaren biktimak edo indarreko araudian zehaztutako motibazio politikoko ekintzen biktimak aintzatestearen eta horiei kalte-ordainak ematearen ondorioz onets litezkeen dirulaguntza eta maileguak emateko partida guztiak, bai eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketari dagozkion partida guztiak ere.

    Gainera, zabalgarriak izanen dira, 2023ko ekitaldirako, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluko mugak izan gabe, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko itxarote-zerrendak murrizteko neurriak finantzatzeko partida guztiak, lehendik daudenak edo ekitaldian horretarako sortu behar direnak; partida horiek "Itxarote-zerrendak" izena izanen dute.

    Aurrekoez gainera, ondorengoek ere gehikuntza izaten ahal dute:

    1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko partida hauek:

    1. 010001-01000-2275-921100 partida, "Hauteskundeak" izenekoa. Partida horri aplikatzen ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsioekin zerikusia daukaten edonolako gastuak.

    2. 020002-04100-1001-921400 partida, "Lehendakari ohi, kontseilari ohi eta Nafarroako Gobernuko beste goi kargudun batzuentzako prestazioak" izenekoa.

    3. 020002-04100-1620-921400 partida, "Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa" izenekoa.

    4. 020002-04100-1800-921400 partida, "Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

    5. 020002-04100-1800-921402 partida, "Ordainsari-igoera" izenekoa.

    6. 020002-04100-1800-921405 partida, "Lanbide-karrera aldi baterako zerbitzuak".

    7. 020002-04100-1810-921400 partida, "Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak" izenekoa.

    8. 020002-04100-1820-921402 partida, "Egonkortasuna ez gainditzeagatiko konpentsazioa" izenekoa.

    9. 020002-04100-1820-921403 partida, "Lan-istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

    10. 020002-04300-1614-211100 partida, "Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

    11. 050003-02900-2140-921800 partida, "Ibilgailuen eta makineriaren konponketak eta mantentze-lanak" izenekoa.

    12. 050003-02900-2281-921800 partida, "Erregaiak eta labaingarriak" izenekoa.

    13. 051000-02100-2274-132103 partida, "Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak" izenekoa.

      2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko partida hauek:

    14. 100000-10000-4709-441100 partida, "AUDENASA. Merkataritza-politika" izenekoa.

    15. 110003-11500-3101-923700 partida, "Interesak eta kreditu komisioak" izenekoa.

    16. 110003-11500-3509-923700 partida, "Kontu korronte eta antzekoetako saldoengatiko ordainsaria" izenekoa.

    17. 111002-11300-6002-923100 partida, "Lurrak eta natur ondasunak" izenekoa.

    18. 111002-11300-6003-923100 partida, "Eraispenak" izenekoa.

    19. 111002-11300-6020-923100 partida, "Instalazio berriko eraikinak eta obrak, eta ondare higiezinaren erreforma" izenekoa.

    20. 111002-11300-6020-923104 partida, "Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak" izenekoa.

    21. 111002-11300-6050-923100 partida, "Higiezinei buruzko Plana. Eraikin eta obretako altzariak eta ekipamendua" izenekoa.

    22. 111002-11300-8500-923100 partida, "Sektore publikoko akzioak erostea" izenekoa.

    23. 151000-17300-2273-923400 partida, "Enkargua TRACASA Instrumental sozietateari. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jasotzea eta integratzea" izenekoa.

    24. 155003-17800-3501-932100 partida, "Berandutze-interesak sarrera bidegabeen eta zergen itzulketetan" izenekoa.

      3. Lurralde Kohesiorako Departamentuko partida hauek:

    25. 210001-21100-4609-942300 partida, "Toki erakundeentzako konpentsazioa toki tributuetako hobariengatik" izenekoa.

    26. 220000-22000-6010-453300 partida, "Prezio-berrikuspena" izenekoa.

    27. 220003-22200-2090-453200 partida, "Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona" izenekoa.

    28. 220003-22200-2090-453202 partida, "Pirinioetako A-21 autobiaren kanona" izenekoa.

    29. 220003-22200-6010-453305 partida, "Errepide sarea eta kontrol zentroa kontserbatzea" izenekoa.

    30. 220003-22200-6010-453306 partida, "Zoruak sendotzea" izenekoa.

    31. 220004-22100-4700-452100 partida, "Nafarroako Ubidearen ureztaketen kanona. Handitzearen 1. Fasea" izenekoa.

      4. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko partida hauek:

    32. 320000-32100-4809-261400 partida, "Etxebizitzen errentarientzako dirulaguntzak" izenekoa.

    33. 320000-32100-7800-261400 partida, "Etxebizitzaren arloko jardueretarako dirulaguntzak eta subsidioak" izenekoa.

      5. Hezkuntza Departamentuko partidok:

    34. 400000-40100-3501-321100 partida, "Berandutze-interesak" izenekoa.

    35. 400000-41000-1220-322000 partida, "Aldi baterako langileen ordainsariak" izenekoa.

    36. 400000-41000-1800-322000 partida, "Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

    37. 400000-41000-1810-322000 partida, "Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak" izenekoa.

    38. 400000-41000-1820-322000 partida, "Epaiak betearaztea eta beste kalte-ordain batzuk" izenekoa.

    39. 400000-41000-1820-322002 partida, "Egonkortasuna ez gainditzeagatiko konpentsazioa" izenekoa.

    40. 410002-41600-4609-322000 partida, "Transferentziak Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek udal espazioak erabiltzeagatik" izenekoa.

    41. 410002-41600-6081-322000 partida, "Ikasliburuak doan jasotzeko plana" izenekoa.

    42. 410002-41600-7811-322000 partida, "Ikasliburuak doan jasotzeko programa" izenekoa.

    43. 410003 proiektukoak, "Irakaskuntza pribatu itundurako eta parekaturako dirulaguntzak" (kode ekonomikoa: 4811).

    44. 410004-41600-2210-324100...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR