344/2014 FORU AGINDUA, urriaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Betizu behi arrazaren arraza-estandarra onartu eta liburu genealogikoaren berariazko araudia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri baten gizarte, kultur eta ingurumeneko ezaugarriek bertako behar eta inguruneari egokitutako abere arrazak sortzea ekarri ohi dute. Betizu behi arraza autoktonoa da, mugako egoeretan bizirauteko baldintzetara bereziki egokitua dagoena, oso itxura gogorrekoa eta egokitzeko gaitasun handia duena. Azkeneko hamarkadetan, gizartearen aldaketengatik eta hobeki garatzen diren haragitako beste arraza batzuk sartzeagatik, haien kopurua nabarmen murriztu da.

Gaur egun arraza galzorian dago. Badira urte batzuk arraza hau berreskuratzen eta harmonizatzen ari dela, Nafarroako eta Euskadiko gobernuek sustatuta, baita arraza horretako probintzia bakoitzean aitortuta dauden abeltzainen elkarteek ere. Hartara, egun badaude zenbait liburu genealogiko aitorturik eta berreskurapenerako zenbait plan. Estandar morfologiko eta funtzional bat ezarri beharra dago, arraza homogeneoa izan dadin bizileku dituen toki guztietan. Orobat, arraza berreskuratzeko, ezinbestekoa da hazleek hautaketa eta berreskurapen plan orokorrak ezartzea, oinarri izanen dituztenak arraza-estandarra eta arrazaren liburu genealogiko bakarra sortzea, eta, ondotik, arraza kontserbatzeko plan bakarra onestea, dauden buru guztiak bilduko dituena.

Abere arrazak zaindu, hobetu eta sustatzeko programa nazionala ezartzen duen abenduaren 26ko 2129/2008 Errege Dekretuak, bere 9. artikuluan, eskumenak ezartzen ditu aitorpena egiteko abere arrazei, haien liburu genealogikoei eta liburu horiek kudeatzen dituzten elkarteei, zein, banaketaren eta zentsuaren arabera, Ingurumen, Landagune eta Itsas Ingurunetako Ministerioaren eskumenekoak edo zentsurik handiena duen autonomia erkidegoarenak izan baitaitezke.

Betizu arrazaren kasuan, Nafarroako Komunitate Autonomoaren eta Euskadiren artean banatzen da, eta, Nafarroako Komunitate Autonomoak zentsurik handiena duenez gero, hari dagokio aitortzea, 2129/2008 Errege Dekretuari jarraituz, arraza-estandarra eta liburu genealogikoaren egitura eta liburu horren entitate kudeatzaileak.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50. artikuluan ezartzen da Nafarroako Foru Komunitateak, bere foru araubidearen indarrez, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren inguruko gaietan eskumen esklusiboa duela, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Betizu behi arrazaren arraza-estandar funtzionala aitortzen da, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den bezala.

  2. artikulua. Betizu behi arrazaren liburu genealogikoa sortzen da, foru agindu honen II. eranskinean jasotzen den bezala.

  3. artikulua. Arrazaren liburu genealogikoa bateratzeko eta liburu genealogikoen kudeatzaileek egiten duten lana kontrolatu eta baliozkotzeko, datu base bat sortuko da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Abeltzaintza Zerbitzuari atxikia, eta sei hilabetetik sei hilabetera Betizu behi arrazaren liburu genealogikoa kudeatzen duten entitateek edo elkarteek gertatu diren animalien inskripzioen eta balorazioen berri eman beharko dute.

    Xedapen gehigarri bakarra.–Estatu mailako programak aplikatzea.

    Arau honetan jaso ez den orotan, Abere arrazak zaindu, hobetu eta sustatzeko programa nazionala ezartzen duen abenduaren 26ko 2129/2008 Errege Dekretuari jarraituko zaio.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

    Indarrik gabe gelditzen da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak ekainaren 4an eman 179/2007 Foru Agindua, Betizu behi arrazaren arraza-estandarra onartu eta liburu genealogikoaren berariazko araudia onesten duena.

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2014ko urriaren 7an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

    I. ERANSKINA

    Betizu behi arrazaren arraza-estandarra

  4. –Sarrera.

    Arrazaren eredu honek Betizu behi arrazaren ezaugarri morfologikoak bildu nahi ditu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR